Urtarrilaren 31n laneko segurtasun eta prebentzio neurririk eza salatzeko elkarretaratzea

kartela

Irungo Ezker Abertzalea.- Irungo Ezker Abertzaleko kideok elkarretaratzea antolatu dugu heldu den urtarrilaren 31n gauzatzeko. Irungo San Juan enparantzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela. Ez da gutxiagorako, aurtengo urtea beltza baitoa oso. Hilabete igaro ez, eta 5 behargin hil dira, honezkero, terrorismo honen eraginez. Azkena, Irunen zendu den langilea.

Datu beldurgarriok ikusirik, ezinbestean eragin behar dugulakoan antolatu dugu aipatutako elkarretaratzea.

Deialdi honen bidez, gonbita luzatu nahi diogu herritarrari gurekin batera bertan parte hartzera.

Etiquetas: