EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean

Mertxe Aizpurua eta Oihana Briones

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean Palace Kafetegian. Mertxe Aizpurua, EH Bilduren bozeramailea Kongresuan, izan zen ekitaldiko gonbidatua, eta Oihana Briones zinegotziak gidatu zuen solasaldi baten bidez EH Bilduk Kongresuan egiten duen lana hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Solasaldiaren ostean, Ane Unanuek, zinegotzia eta Irungo EH Bilduren Arduradun Politikoa, hartu zuen hitza. Azaldu zuenez, hilabete batzuk dira koalizio subiranistak Irunen hausnarketa prozezua abiatu zuela “EH Bildu sendotu eta aurrean ditugun erronka guztiei erantzungo dien lan taldea osatzeko, Irungo zein EH Bilduko aniztasuna isladatuko duen taldea hain zuzen ere”.

“Herri aurrerakoi, parekide eta bizia merezi dugu, pertsonak atzean uzten ez dituen herria, euskalduna eta jasangarria. Auzoetatik eraikitzen den herria. Gazteen errealitatea aintzat hartzeaz gain, egunerokotasuneko lanean gazteak txertatuko dituena. Malgutasunez eta dinamika berriekin lan egingo duen taldea. Zaintza erdigunean jarriko duen taldea, kanpora zein barrura begira. Azken finean, pertsonen duintasuna ipar orratz izango duen lan taldea”. Gaineratu zuen Unanuek.

Azkenik, ekitaldira bertaratutako guztiei eskerrak eman die EH Bilduk.

Etiquetas: