Txingudiko Elkarte Feministak, Eskina tabernak, Bidashopek eta Irungo Udaleko Berdintasun Ordezkaritzak antolatu dute jardunaldia. 2022/06/28. Larunbat honetan, uztailaren 2a, Txingudiko Elkarte Feministak, Bidashopek, Eskina tabernak eta Udaleko Berdintasun Ordezkaritzak LGTBI Harrotasuna dela eta antolatutako hainbat jarduera izango dira Irunen.
Bigarren edizioa izango da aurtengoa eta egitarau zabala izango du arratsaldeko lehen ordutik. Ekitaldiak Zabalgune plazan hasiko dira arratsaldeko 16:00etan eta DJ AB SHOWSen animazio musikalarekin eta QUEEN FANTASY makillaje tailerrarekin jarraituko da, biak 16:30ean.
17:30etatik aurrera Yogurina Borovak aurkezten duen Bingo Drag-a izango da eta 19:00etan eguneko plater nagusienetako bat iritsiko da Zabalgune plazatik irten eta Urdanibia plazaraino iritsiko den Martxarekin. Ondoren, manifestu bat irakurriko da 19:45ean, 20:30ean Drag Race-ri emateko, Eskinak antolatuta eta Ingrid Da Pin UP-k aurkeztuta. Amaitzeko, 22:O0etan, Udalak antolatutako Helena y la Verbena kontzertuaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek Urdanibian.
Miren Echeveste Berdintasun ordezkariaren hitzetan, “udalarentzat harro egoteko modukoa da Irungo hainbat elkartetatik sortutako ekimen honetan parte hartu ahal izatea, eta Irun aldaketa horren buru izatea eta aldarrikapen horiek nabarmentzea”. Azkenik, mundu guztiak Harrotasunaz eta programazio oso honetaz goza dezan animatu nahi izan du.
Eskina tabernako Pablo Campok “aldarrikapen honen inguruan ahalik eta jende gehien elkartzearen garrantzia” azpimarratu du, eta Txingudiko Elkarte Feministako Tina Gasmik “ekimen honen izaera aldarrikatzailea eta ikusgarritasuna” azpimarratu nahi izan du.
- Egutegia
- 276 irakurketak
- Castellano