Nagusilanek elikagaien banaketa antolatu du hilero, Irungo Ukrainako errefuxiatuen harrera familientzat

imagen

Ukraniaren Alde.- Azken asteotan, Ukrainako gerrako errefuxiatu ugari iritsi da gure udalerrira. Horietako asko familia, lagun eta harrera-familia gisa eskaintzen diren pertsonen etxeetara joan dira.

Harrerako familia-nukleo horiek, gaur egun, ez dute inolako laguntzarik etxean bizi diren pertsona berriak elikatzeko, eta, horregatik, premia hori antzeman ondoren, Nagusilanek, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin eta familia-taldearekin berarekin lankidetzan, elikagaien hileko banaketa bat antolatuko du, eta lehenengo entrega apirilaren 2an egingo da, 8 familiarentzat.

Hurrengo banaketetan parte hartzeko, nahikoa izango da desplazatua edo harrera-familia dela eta Irunen bizi dela egiaztatzen duen edozein agiri aurkeztea (etxebizitzan bizi diren pertsonekin erroldatuta egotea). Horretarako, Watssap bidez egin dezakezu, 63611 60 12 telefonoan (gaztelaniaz) edo 627 78 43 62 telefonoan (ukraineraz) edo posta elektronikoz, nagusilanirun[@]gmail.com helbidean, elkarrekin bizi diren pertsonen kopurua eta 2 urte arteko haurrik dagoen zehaztuz.

Etiquetas: