EH Bilduk Irundik eta Hondarribitik aterako diren autobusak antolatu ditu, Iruñan ospatuko den Aberri Egunera joateko

Maite dugun herria

EH Bildu.- EH Bilduk datorren apirilaren 9an Aberri Eguna ospatuko du Iruñean. Bertan, maite dugun herria eta Euskal Errepublika eraikitzeko konpromiso kolektiboa erakutsiko dugu eta bertara joateko Bidasoko EH Bilduk autobusak antolatu ditu.

Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Golem zinema aretoetatik. Aldarrikapena eta jala uztartuko ditugu; manifestazioaren ondoren, jai giroa izango da nagusi egun osoan zehar. Egun osoko egitaraua antolatu da Iruñeko kaleetan barrena, haur, gazte eta helduentzako jarduerekin.

Gauzak horrela, hona hemen autobusaren gaineko informazioa:

IRTEERA:

  • Hondarribia: 10:00h, Miramar parean.
  • Irun: 10:15h, San Juan Plaza, Bixeran. ITZULERA: 20:00h, Iruñetik.

PREZIOA: 5 euro.

Autobusean izena emateko hurrengo dokumentua bete edo irun@ehbildu.eus era idatzi. https://forms.gle/eDQwmHNwm5MavGiKA

Etiquetas: