“Bidasoa Kooperatuz” Behe Bidasoan balio mooperatiboei saria

Indart3D

BDSKoop Elkartea.- BDSKoop Elkarteak (BidasoaKoop Elkarteak) “Bidasoa Kooperatuz”, balio kooperatiboei saria sortu du lehenengoz. Behe Bidasoako, Irun eta Hondarribiko, kooperatiba eta lan sozietateak ezagutura eman nahi ziren, eta hauekin batera, hauen baloreak eta lanak balioan jarri.

Zenbakitan

Irun eta Hondarribiko 216 lan sozietate eta kooperatibei helarazi zaie leihaketako deialdia: 21 Hondarribian eta 195 Irunen. 216 kooperatiba eta lan sozietate hauen erdia (100 erakunde), zerbitzuen alorrekoak dira, laurden bat eraikuntzakoak (50 erakunde), hamarren bat garraiokoak (34 enpresa), beste hamarren bat industria arlokoak (30 enpresa) eta 2 besterik ez lehen sektorekoak. Zerbitzuen alorreko enpresak (garraioa barne), oro har, asko eta txikiak dira. Eraikuntza eta industria alorretan topatzen ahal dira enpresa handienak, baina noski, hauek gutxiago dira. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan, ordea, Euskadi osoan bezala, oso oso gutxi dira eta ez dira handiak izaten. Arrantza alorrean agian kofradia bidezko egiturak gailentzen dira.

Behe Bidasoan haien enpresaren gainean erabakitzeko eskumena dute bost langiletik bik, baina hauetako bat bakarrik ari da lanean (autonomoa), sare eta taldearen babesetik kanpo, eta bestea, ordea, erakunde kolektibo baten baitan ari da (kooperatiba, lan sozietate, kofradia, elkarte edo bestelakoren batean). Lanaren gaineko erabakimen eta eskumen kolektiboa txikia da oraindik Bidasoan (1/10 Irunen eta 2/10 Hondarribian), nahiz eta presente dagoen.

Hori dela eta, Bidasoaldeko lanaren gaineko erabakimen eta eskumen kolektiboa hobetzeko, eta ondorioz, ekonomiaren egonkortze eta sendotzearen onurarako interesgarria ikusten dugu gizarte ekonomia kalitate eta kantitatean haztea. Behe Bidasoan zerbitzu eta industria alorretan gizarte ekonomiaren presentzia habian dagoela ikusten dugu, baina lehen sektorea oraindik ahul dago.

Ondorioak

Foroetan berretsi dugun moduan (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Bidasoaldean IV. Foroak antolatu ditugu aurten), kooperatibagintza eta interkooperazioa sustatzeko beharra dago gure eskualdean, bai eta kooperatiba gehiagoren sorrera bultzatzekoa. Eskualdean dauden 216 gizarte ekonomiako enpresen barne, zein kanpo parte hartzea sustatu beharra dago eskualdean. Kooperatiba eta lan sozietateen arteko elkar ezagutza eta kolaboraziorako aukerak ireki, hau da, interkooperazioa sustatu.

Kontziente gara balio kooperatiboek ez dutela zertan CIF bakar batekin joan behar. Hau da, forma juridikoak ez duela enpresa baten izaera soziala bermatzen edo determinatzen. Horregatik ere, interkooperazioa bilatu nahi dugu gizarte onura, oro har, bilatzen edo lantzen duten enpresekin.

Era berean, ekonomia gure eskualdeko entitate orok egiten duela ulertzen dugu, beraz, ezinbestean, kooperazio hau elkartegintza zabalarekin, zein erakunde publikoekin batera egiteko bidea da.

Honen bestez, BDSKoop elkarteak datozen urteetarako interkooperazioa sustatzen jarraitzeko erronka hartzen du bere gain, kooperatibak gizarte onurarako tresna moduan ulertu eta promozionatuz, eta gure gizartearen onura bilatzen duen jarduera ekonomiko ororen aldeko lanean ari den erakundeekin batera lan eginez.

Irabazleak

Irabazleen artean era esanguratsuan azpimarratu nahiko genuke bi enpresak industria sailekoak direla. Ospetsua da kooperatiba egitura industria arloan eta Irunen ere baditugu gure adibideak. Industria arloa birformulatu eta era jasangarri eta demokratikoago batean eratzeko tresna moduan ulertzen dugu gizarte ekonomia. Ekonomia zirkularra, ekoizpen jasangarria eta kide guztien parte hartzea bermatzeko mekanismoak dira, besteak beste, galdetegietan atera diren kontzeptuak.

Honen bestez, honakoak izan dira kategoria bakoitzerako irabazleak:

a) Sarrera librea eta borondatezkoa, kudeaketa demokratikoa, parte hartze ekonomikoa eta autonomia eta independentzia balio kooperatiboei erantzunez, IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA (barnera begira):

Indar3D Kooperatiba Txikia, 3D-ko inprimagailuen enpresa ekoizlea. Mirene Arrik, Elkarlaneko kideak, ematen die

saria.

b) Hezkuntza, informazioa eta prestakuntza, komunitatearekiko interesa eta kooperatiben arteko lankidetza balio kooperatiboei erantzunez, KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA: (kanpora begira)

Conatec Lan Sozietatea, Kontrolerako gailuen enpresa ekoizlea. Andoni Egiak, Beterri Garapen Agentziako kideak, ematen die saria.

Etiquetas: