Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkartea.- Balaztatik, bizikletaren erabilera bultzatzeko eta mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrera egiteko datozen asteotarako beste elkarte batzuekin koordinatuta antolatzen ari garen jardueren berri ematea da prentsa-ohar honen helburua.
BIDASOA BIZIKLETAZ PROIEKTUA
Urte hasieran, mugaz gaindiko BIDASOA BIZIKLETAZ proiektua aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Département des Pyrénées Atlantiques delakoak proposatutakoa, IDEIAK aurrekontu parte-hartzaileen barruan. Proiektua Hondarribia, Irun eta Hendaiako Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteei esleitu zitzaien, eta Bidasoako eskualdean bizikleta mugikortasun jasangarriko modu gisa erabiltzea du helburu.
Lehen hiruhileko honetan hainbat jarduera egin dira, hala nola autokonponketa tailerrak, bizikletaz ¡ibiltzeko emakumeentzako ¡kastaroa, bizikletaren alde lan egiten duten elkarteen topaketa...
Hauek dira proiektu hoen barnean programatutako hurrengo jarduerak:
Jarduera | Data | Ordutegia | Lekua |
---|---|---|---|
Bizibilketa | Maiatzak 14 | 10:00-14:00 | Ekoetxea Txingudi |
Emakumeentzako ikastaroa eta tailerra | Maiatzak 15-16 | Zehazteke | Hondarribia (Zehazteke) |
Autokonponketa tailerra | Ekaina 22, 29 Uztaila 6, 13, 20 | 14:00 - 18:00 | Hendaia (Recycl'arte) |
BIZI-CONNECT PROIEKTUA
Bestalde, Balazta, Recycl'arte eta Nasuvinsarekin koordinatuta, murgilduta gaude Nafarroako Gobernuak, Euskadi eta Akitania Berriarekin batera, bultzatutako beste proiektu batean: BIZICONNECT proiektua, Euroeskualdeko herritarrak bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzeaz kontzientziatzeko jarduera-programa oso bat barne hartzen duena.
Jarduera | Data | Ordutegia | Lekua |
---|---|---|---|
Autokonponketa tailerra | Malatzak 9-23-30 | Malatzak 9-23-30 | Malatzak 9-23-30 |
Autokonponketa tailerra | Ekainak 6 | 17:00 - 19:00 | Hondarribia (zehazteke) |
Paseoa Lesakara Bide berdetik eta bertan bizikleta festa | Ekainak 10 | Ekainak 10 | Lesaka (zehazteke) |
- Egutegia
- 61 irakurketak