Psilocybe Musika Elkartea.- Hiru hamarkada betetzen dituen izaki baten antzera, bizipenak, esperientzia eta heldutasuna bereganatuz joan da Psilocybe Musika Elkartearen proiektua 30 urteetan zehar.
Gizartea eta musika eraldatzen joan ahala egokitzeko ahalmena izan du musika elkarteak Rock-and-rollaz haratago joanez eta musika estiloetan aberastuz.
30 urte martxan egotea ez da nolanahiko gauza, are gehiago motorraren energia bakarra musikarekiko grina, elkartasuna eta militantzia direla kontuan izanik.
Hondarribia bezelako herri txiki baten izena underground kulturaren mapan letra larriz idatzi dugu eta urte guztia daramagu aretoan hau ospatzen, elkarteko taldeak kanpoko taldeekin elkartuz eta programazio aberats bat lortuz. Baina orain kalea gureganatzeko momentua iritsi da!
Elkartekideen artean bizitaeko erreleboak eta herri txikiek kulturari egin diezaioketen ekarpenak ospakizun bat merezi duela argi utzik dugu 2023ko udaran bi jaialdi antolatuz.
Gai zerrenda:
P30 JAIALDIA: abuztuaren 25 eta 26-an gauzatuko dena Hondarribiko kiroldegiko parkinean, dohakoa izango da. 11 taldek hartuko dute parte, nagusiki elkarteko musikariak izango dira, baina baita EEBB, estatuko eta Euskal Herriko talde esanguratsuak ere. Rock doinuak izango dira nagusi, bere espektru zabalenean, baina popak eta trapak ere izango du lekurik.
P30 PRE-JAIALDIA: uztailaren 22an ospatuko den egun osoko musika elektroniko saioa Millonetis parkean, Euskal Herriko nahiz estatuko 7 proposamen desberdin entzun ahal izango direlarik.
P30 musika bildumaren aurkezpena: gaur egun Psilocybe musika elkartearen baitan dauden talde eta musikarien ekarpenak biltzen dituen musika bilduma da, bertan 19 kanta berri bildu dira.
P30 merchandisingaren aurkezpena: Ospakizunerako espreski diseinatutako arropa aurkeztuko da.
Ospakizunen aurkezpena uztailaren 12an izango da 12:30an, aurten 15 urte betetzen dituen Psilocybe elkarteko aretoan (Amutalde 12 Hondarribia).
Keep on rocking psilocyben!