Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren IX edizioa martxan da “Plaza bat zure izenean” lelopean

Presentación IX edición del Concurso de Relatos Asun Casasola

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa orain direla bederatzi edizio.

Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz, “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa”ren edizio berria martxan da, “Plaza bat zure izenean” lelopean.

Ia hamar urteko bide honetan 4.000 ipuinetik gora batu ditugu. Horrez gain, hirugarren ediziotik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, lehiaketa gazteengana hurbildu genuen. 10-16 urte arteko gazteengana zehazki, eta haientzako kategoria berezi bat sortu genuen. Lehiaketaren sail hau bereziki nabarmendu nahi dugu, izan ere eskola askotan lehiaketarekin bat egin eta gazteak, indarkeria matxistaren aurkako hausnarketak ipuinetan jasotzera animatzen dituzte. Hemendik gure esker ona eskola hauei eta orain arte parte hartu ez dutenak animatu nahi ditugu, izan ere lehiaketa hau bitarteko aproposa da hain beharrezkoa den indarkeria matxistaz aritzeko.

“PLAZA BAT ZURE IZENEAN”

Plaza bat zure izenean” proposatzen dugu ipuinen abiapuntu edo gaia gisa. Memoria ariketa bat izan nahi du, indarkeria matxistaren aurrean biziraun ez duten emakume horiek gogoan, baina baita memoria historikoan arakatu eta aitortza egin nahian. Hala eta guztiz ere, gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira. Gai nahiko irekia izan nahi du aurtengoak beraz.

Gure helburua berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea izan da hasieratik. Horregatik, edizio honetan ere, ikuspuntu positibo bat bilatuko dugu, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzen duena. Ipuinak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa. Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa, ez da onartuko itzulpenik.

Lau kategoria mantentzen ditugu: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat; eta gazteen kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 10 eta16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

Sariak

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da.. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko saria jasoko dute.Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte eta Katakrak liburutegiak eskainiko du.

Epaimahaia

Aurtengo epaimahaia, berriz ere, emakumez osatuta egongo da bere osotasunean.

Helduen kategorian, euskeraz, Yurre Ugarte, Ainahara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izango ditugu. Kategoria berdinean, gazteleraz, Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Marian Benitez. Gazteen kategorian, euskeraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez izango ditugu, eta gazteleraz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez.

Ipuinak bidaltzeko epeak

Urtero bezala, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, zabalduko dugu lanak aurkezteko epea. Parte hartzaile guztiek 2024ko otsailaren 7ra arte izango dute ipuinak aurkezteko. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da.

Martxoaren 7an, ostegunarekin, sari banaketa ekitaldia egingo dugu Irunen.

Ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke,

BDS koop.
Aixin Zolua Ibilbidea, 5
20304 Irun

Gipuzkoa helbidera ere bidal daitezke, posta arrunta erabiliz, edo bertan ere utzi daitezke.

Informazio gehiago

Lehiaketaren oinarriak eta jakin beharreko informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dago eskuragarri.

Kontaktua

asuncasasolaipuina@gmail.com

Etiquetas: