IRUNDARREK GI-636 Juan Thalamas Labandibar kalea moztu dute berriro Behobian

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Bide Terrorismoari amaiera emateko erabakia hartu dute irundarrek.

Irungo Juan Thalamas Labandibar kalean, Behobia eta Artia-Azken Portuko auzoen arteko tartean, abiadura-muga 30 km/h-ko abiadurara murriztea eskatu arren, aintzat hartu gabe dago eta horrek istripuak eta biktimak eragiten jarraitzen du.

Hirigune bat osatzen du eta “Hiri Bidea” da. Sahiesbide edo bide alternatiboak daudenean, “Hiri Bidea” da eta EZ da “zeharbidea”, Gipuzkoako Foru Aldundiak modu interesatu batean jokatuz kalifikatzen duen moduan; kasu honetan bi sahiesbide baitaude, GI-3453 eta AP-8 errepidea hain zuzen ere. Bestalde, bazter-babes, bazterbide edo arekak falta ditu; baina baimendutako abiadura 50 km/h-koa da, 30 km/h izan beharko lukeen arren, Zirkulazio Arau Orokorrak zehazten duenaren arabera.

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Egunero 25.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen dira, horietako asko kamioiak eta batzuk salgai arriskutsuak daramatzate. Ibilgailu kopuru handi horrek auzo horietako biztanleekin espazioa partekatzen du; oinezkoen pasealekua eta bidegorria erabiltzen duten oinezko eta txirrindulariekin; Azken Portu kiroldegiko erabiltzaileekin; edo kale horretan geltokiak dituzten hiriko eta eskolako autobusen erabiltzaileekin.

Tarte hau puntu beltza da, baina eremu honetan dauden interes ekonomiko, politiko eta pribatuek (ZAISAko Plataforma Logistikoek, espekulazio urbanistikoak eta lurzoruaren erabilera-aldaketek) ezinezkoa egiten dute ekimenak aurrera egitea. Hamasei hilabeteko lan gogorraren ondoren, administrazio-bidea eta bide politikoa agortu dira.

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Ez Irungo Udalaren Osoko Bilkurak duela urtebete baino gehiago aho batez hartutako Udal Erabakia, ez Arartekoak egindako jarduerak, ez hamar erakundek osatutako talde batek hasitako espedienteak; ezta hainbat komunikabide eta sare sozialetan kaleratutako salaketek, ez dute emaitzarik eman.

Irungo Udalaren Osoko Bilkuraren akordioa aipatutako tartean abiadura 30 km/h-ra murrizteko erabakia hartu zen, baina, gainera, “trafikoa baretu eta baketzea aurreikusten zuen, hiru helbururekin: mugikortasun segurua eta jasangarria, airearen kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztea”.

Gaur egun, istripuek jarraitzen dute, eta, beraz, Trafiko Mozketen Kanpaina bat abiaraztea erabaki da, "Protesta egin eta Biziraun" izenekoa, Bide Terrorismoaren biktimak salatzeko eta oroitzeko, eta gertatu diren heriotzen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren nagikeria eta axolagabekeriarekin amaitzeko.

Bide-segurtasunaren eta bizi-segurtasunaren, osasunaren, osotasun fisikoaren eta pertsonen bizitzaren kontua da.

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Nuevo corte de tráfico en Behobia

Etiquetas: