Abotsanitzek kiroldegirako prezioen proposamen berritzailea egin du

Logo Abotsanitz

Abotsanitz.- Zergatik da Hondarribiako kiroldegiaren erabilera garestiago Gipuzkoako edozein herrikoa baino?

Hondartza Kiroldegia 1996. urtean sortu zen Hondarribiak kirol ekipamenduen inguruan zuen gabezia bati erantzuteko. Garai hartan bereziki igerileku estaliaren gabeziari erantzuna eman zion. 2006 urtean, ostera, kirol eremuaren zabaltzea etorri zen kanpo instalakuntzen bidez.

Nabarmena da Hondarribiko kiroldegia zaharkituz joan dela eta instalazioak berrikuntza inbertsio gabezia nabarmena duela. Erabiltzaileen artean bolo-bolo dabil, zerbitzu duin bat izateko, hainbat eremuren berrikuntza jorratu beharra dagoela. Are gehiago Hondarribiko Udalak enpresa kudeatzaileari 1.000.000 € bideratu dionean.

Baina deigarriena da Hondarribitarrak kirol instalazio publikoko abonatu edo erabiltzaileak izateko Gipuzkoako herri garestienaren pare izatea. Familia eta adin txikikoen kostuak izanik bereziki herrialdeko garestienak. Gipuzkoan ordaintzen duten bataz-bestekoa baina % 50 garestiago ordaintzen dugu kirol instalazioen erabileragatik Hondarribian.

Ikuspegi sozial bati dagokionean, gainera, guztiz zaharkitua geratu da abonatu eta erabileraren taula. Tarifen taulak inondik inora ez ditu jasotzen egun ditugun errealitatearen beharrak. Honela, Abotsanitzek gaurkotua, soziala eta lehiakorra den prezio-taula proposamena egin du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldunditik bultzatutako Kirol-Txartela Mugiment sarearekin bat egiteko proposamena jarri du mahai gainean. Gaur egun 70etik gora dira sare honetan batu diren udalerriak eta sare honen bitartez nork bere herriko abonatu txartela baliatu ahal du sarean dauden udalerrietako kirol instalazioak erabiltzeko.

Jakina dugu hondarribitar askok lan edo ikasten duela herritik kanpora eta interes handikoa da beste udalerrietako kirol instalazioak erabiltzeko aukera hau.

Etiquetas: