Osasun Bidasoa Plataformak Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako osasun publikoaren alde bozkatzera joateko deia egiten die herritarrei

Manifestación Plataforma Bidasoa

Osasun Bidasoa Plataforma.-Irungo Anaka-Puiana Auzo Elkartean egindako mahai-inguruan, Osasun Bidasoa Plataformako bozeramaileek salatu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren inbertsio falta historikoa Bidasoa eskualdean.

Joan den maiatzaren 6an Irunen egindako manifestazio arrakastatsuaren ondoren, Osasun Bidasoa Plataformak iragarri du herritarrak mobilizatzen jarraituko duela Bidasoan eta Bortzirietan Osasun-arreta Publikoa hobetzearen alde borrokatzeko. Ezin gara konformatu betetzen zailak diren promesa elektoralistekin. Ekintza zehatzak eskatzen ditugu.

Aldarrikapen nagusiak honako puntu hauetan oinarritzen dira:

  • Irun, Hondarribia, Bortziriak eta mugaz gaindiko herritarrei zerbitzua ematen dien Bidasoako ospitalea handitzea. Kirurgia-eremu berria eraikin erantsi batean kokatzeak, aukera emango luke ospitale-zerbitzuak handitzeko, erabilgarri asistentzia-eremu erabilgarria handitu egingo bailitzateke.
  • Oinaurren anbulatorio berria berehala eraikitzea. Horri esker, Irungo anbulatorioetan kontsulta-espazioaren defizit historikoa arinduko litzateke. 15 urte baino gehiago dira Osakidetzak eraikuntza iragarri zuenetik eta 2015etik orube urbanizatu bat prest dago. Behin Oinaurre inauguratu ondoren, Irun erdiguneko eta Dunboako egungo anbulatorioak birmoldatzea, handitzea edo lekualdatzea baloratu daiteke.
  • Espezialista batengana joateko edo proba bat egiteko gehiegizko itxaron-zerrendak murriztea. Langileen plantillak dimentsionatzea, itxaron-zerrendak gehienez 2 hilabetera murrizteko arreta normalerako, eta 15 egunera, lehentasunezko arretarako.

Osasun Bidasoak maiatzaren 28an, igandean, botoa ematera joateko deia egin die herritarrei. Gure eskualdeetan Osasun Publikoa hobetzea defendatzen duten aukeren aldeko botoa funtsezkoa da kalitatezko, unibertsaleko eta pribatizaziorik gabeko Osasun Publikoaren etorkizunerako. Asko dago jokoan.

Etiquetas: