EH Bilduk Irungo pentsiodunekin batera agerraldia egin du: pentsiodunen aldarrikapenak mahaigaineratzeaz gain, Foru Aldundiak pentsio osagarriaren tramitazioa kudeatzea proposatu dute

EH Bildu Pentsionistarekin

Irungo EH Bilduk.- Garai konplexu hauetan, prezioek izan duten gorakadak gehien kalteturiko sektoreen artean pentsionistak daude. Bizitza-kostuaren hazkunde etengabeak adineko eta pentsiodun gero eta gehiagok bere oinarrizko beharrizanak asetzeko, gero eta zailtasunak gehiago dituzte: kalitatezko elikadura, mendekotasunaren kalitatezko arreta, etxebizitza, etab.

EH Bilduren kudeaketari esker, pentsio baxuenak, hots, alarguntasun pentsioak duintzeko urratsak eman dira. Eta honi esker, alarguntasun pentsio bat ere ez dago pobrezia mailaren azpitik. Alargunen pentsioari %17 eta %30 arteko igoera gehituko zaio, hau da, 40 eta 126 € gehiago jasoko dituzte hilean 2024. urtean. Gainera, pentsio ez kontributiboak %15 igoko dira urtez urte.

Pentsio baxuenak 1.080 eurotara osatzeko apustua egiten dugu, pertsona zaurgarrienetatik hasita. Horretarako, EAEren kasuan, pentsioak osatzeari dagokionean, DSBEren pentsiodunen osagarriaren tramitazioa Aldundien esku geratzea proposatzen dugu, pentsiodunen diru sarrerak ofizioz eta era indibidualean 1080€ arte osatzeko. Foru Aldundiek dagoeneko kontributiboak ez diren pentsioak kudeatzen dituzte, beraz, pentsioen osagarri bat kudeatzera pasatzea urrats logikoa da. Lanbideri lan karga kenduko zaio eta ofizioz egin ahal izateko diseinatuko litzake.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, pobrezia Gipuzkoan 4,5% izatetik 5,1% izatera pasa da, eta goranzko tendentzian jarraitzen du. Are gehiago, Eustaten datuen arabera, herritarren %!1i6a pobrezia arriskuan dago, Europako herrialde aurreratuenen datuen gainetik.

lido horretan, pentsionistak kolektibo zaurgarriak dira. Gipuzkoan la 60.000 pentsionista daude 1080£€tik behera kobratzen dutenak eta haien aldarriak entzun, eta instituzioetatik erantzun egokia emateko prest gaude.

Etiquetas: