Udal zerga eta tasei buruzko eztabaidan EH Bilduren proposamen nagusiak: familia bonuaren itzulera, solas jolas, eskola kirola eta udalekuak

 Udalbatza. Artxiboko argazkia: Bidasoko Hitza

EH Bildu.- Biharko udalbatzan 2024 .urterako udal tasak eta zergak onartuko dira, eta koalizioak bere apustu nagusiak jakinarazi nahi izan ditu: gobernuak planteatutako zergen %5Seko igoera orokorra %d4ra jaistea, familiei gehien eragiten dieten udal tasetan progresibitatea ezartzea, eta kiroldegietako tarifa sistema berria. Bidebatez, 2025.urtean udal tasa eta zerga guztietan progresibitatea aplikatzeko konpromiso argia ere bilatuko dute.

Oihana Briones bozeramailearen hitzetan, "Normaltasun ekonomiko eta soziala berreskuratu dugula entzun diogu Udal gobernuari baina gure taldea ez dator bat ideia horrekin. Oraindik ere familiek esfortzu handia egin behar dute hilabete bukaerara iristeko, eta udal zergen % 5eko igoera orokorra gehiegizkoa da bizitzaren garestitzea eta soldaten igoeraren arteko aldea kontuan hartuta. Ezinbestekoa da udal tasetan eta zergetan progresibitatea ezartzea, gehien duenak gehiago ordaindu dezan."

Gainera, koalizio abertzaleak kiroldegietako tarifen proposamen berri bat landu du.

"Egungo tarifek ez diote herritarren errealitateari behar bezala erantzuten, eta familiak dira, oro har, kaltetuenak. Behar ezberdinei hobeto erantzuten dien proposamen berri hau landu dugu".

Hauek dira zuzenketa honen nondik norakoak:

  • Abonu mota berezituak:
    • gerilekuko abonua: Sarrera librea Artaleku eta Azken Portuko Igerilekuetara.
    • Abonu orokorra: Sarrera librea Artaleku eta Azken Portuko Igerilekuetara, Gimnasiora, Squash pista eta gainontzeko espazioetara.
  • Familia bonuak
    • Familia bonu arrunta (familiako unitateko kideek eta seme-alabak 22 urte arte, dependentzia duten seme-alabak mugarik gabe)
    • Familia ugariak (Familia Ugarien titulua duten familiak) eta Familia gurasobakarrekoak (guraso batek eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familiak)
  • Matrikularen ordainketan salbuespenak:
    • %33 edo gorako ezintasuna aitortua dutenak 23 urtetik gorakoen lehenengo alta, gurasoen etxe berean bizi eta gurasoak bazkide badira
  • Adin tarte berriak:
    • Gaztea: 13-23 urte
    • Pentsiodunak: 63 urtetik gorakoak

Etiquetas: