Hondarribiak aldaketa erabaki du

irudia

Hondarribiko EH Bildu.- Maiatzak 28ko Udal eta Foru Hauteskundeak emaitza esanguratsuak utzi ditu: Hondarribian, EAJk zeukan erabateko gehiengoa galtzeaz harago gehiengo soila galdu du ere.

Itzelezko galera izan da. EH Bilduren ustez, galera hori, EAJren agintekeriaren ondorio zuzena izan da. EAJk hauteskundeak galtzearekin batera alkatetza eta hiriko gobernua galdu ditu.

EH Bilduk aurreko legealdian zituen 2 zinegotzi lortu ditu oraingoan ere, nahiz boz batzuk galdu. EH Bildu izan da EAJk galdutako botoetatik jaso ez duen udal talde bakarra. Boto gehienak Abotsanitz, lehenik, eta PSE-EE, gutxiago, udal taldeek jaso dituzte.

Botoen gora behera izanda ere, Hondarribiko EH Bilduko Udal Taldeak pozarren ikusten du Hondarribiko hirian gertatutako aldaketa. Zintzoki zoriondu nahi dugu Abotsanitz Udal Taldeak lortutako garaipena; Hondarribiak ezkerrera jo du. Horregatik gure poza, hain zuzen. Udal hauteskundeetan EH Bildu laugarren indarra da baina Foru Hauteskundeetan, berriz, EH Bildu bigarren indarra lotu da, 2.215 bozekin. Horrela, EH Bilduren alkategaia Garoa Lekuona Gipuzkoako Batzar Nagusietako hautetsia izango da. Biziki eskertu nahi diegu EH Bildurengan konfiantza jarri duten milaka hondarribiarrei. Mila esker, bihotzez.

Aztertu ditugu hauteskundeen emaitzak eta ondo ulertu dugu Hondarribiko hiriak aldaketa erabaki duela. Hori da gure konpromisoa: aldaketa, ilusiotik. EH Bildu indar erabakigarria da aldaketa gauzatzeko eta horrela egingo dugu. EH Bilduk, zuen

konfiantzaren indarrez eta gure zinegotzien botoez, aldaketa gauzagarria egingo du.

Etiquetas: