Lehenengo mobilizazioak Gabiriako industrialdeko piketea izan dira. Eskualdeko errepideetan zirkulazioa oztopatu duten auto-karabanekin jarraitzeko.
Dozenaka autok hartu dituzte goizean goizetik Irun eta Hondarribiko errepideak, bozgorailu eta panfletoen bidez gaurko aldarrikapenak eginez. Karabanak hainbat minutuz kaltetu du Irun eta Hondarribiko sarreran goizetan izaten ari den zirkulazio trinkoa.
Une honetan gosari herrikoia egiten ari dira Hondarribiko Olagarron.