Solidarioen elkartasunaren eta jazarpenaren kriminalizazioa salatu du Irungo Harrera Sareak

Huellas

Irungo Harrera Sarea.- Larunbata gauean, Irungo Gurutze Gorrian, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kideak jazarriak izan dira Espainiako Polizia Nazionalagatik, zazpi migratzaileri aterpetxera akonpainamendua egiten ari zirenean gautxori txandaren jardunaren barruan.

Seigarren negua izaten ari da Irungo Harrera Sarea jarduna karriketan egiten hasi zuenetik.

2018ko urritik, San Juan plazan eta Irungo autobus geltokian egunero egunero, eta gauero gauero presente gara. Ordutik, askotan eskatu izan ditugu harrera duina eta integrala ardatz dituzten politikak, salatu ditugu politika migratzaile hiltzaileak, eta salatu izan dugu ere harrera sare desberdinetako kideek jasaten duten jazarpen politiko nahiz poliziala. Baita ere solidaritatearen kriminalizazioa.

Dirudi Avenida zubiaren irekitzeak ez dakarrela eskutik jazarpenaren, eta solidaritatearen kriminalizazioaren bukaera. Ez, eta berriro ere ziurtatu ahal izan genuen aurrerapausorik ez direla eman zentzu horietan. Atzo gauean, Irungo Gurutze Gorrian, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kideak jazarriak izan dira Espainiako Polizia Nazionalagatik, zazpi migratzaileri aterpetxera akonpainamendua egiten ari zirenean gautxori txandaren jardunaren barruan.

Identifikatu egin dituzte sareetako hainbat kide, eta mehatxatu adieraziz laster berri gehiago izango dutela identifikazio horien karietara. Beste behin jasandako jazarpena eta kriminalizazioa salatu nahi ditugu, ozen. Aski da esan nahi dugu. Solidaritatea beti da beharrezkoa, baina are gehiago korridore humanitarioak denentzat seguruak ez diren bitartean.

Denentzat zubiak irekita ez dauden bitartean. Era berean, gogoratu nahi dugu migratzea eskubidea dela eta hala egin nahi duen orok ez duela zertan bere bizitza arriskuan jarri behar. Migrazioa seguru egin ahal izateko bermeak eskatzen ditugu ere.

Etiquetas: