Autobusak eskualdetik Iruñako Aberri Egunera joateko martxoaren 31n

Aberri Eguna, Egitaraua

Bidasoko EH Bildu.-Iruñean ospatuko den Aberri egunera joateko autobusak antolatu ditu Bidasoko EH Bilduk, bertako kaleetan egun osoko egitarua antolatu da.

Datorren martxoaren 3lan Iruñean Aberri Eguna ospatuko du EH Bilduk. Alderdi subiranistak, Nazioa Gara lelopean aldarrikapena eta jaia uztartuko ditu; 12:00etan Golem zinema aretoetatik manifestazioa abiatuko da. Ondoren, jai giroa izango da nagusi egun osoan zehar.

Aurreko urteetan bezala, egitarau zabal eta oparoa antolatu du EH Bilduk, adin guztietara egokitua.

Aurten ere Bidasoaldetik autobusak antolatu dituzte Irungo eta Hondarribiako EH Bilduk, honako ordutegiekin:

  • Hondarribia (Miramar): 9:30
  • Irun (San Juan Plaza): 9:45
  • Bueltako ordua: 19:00

Izen-ematea whatsapp bidez egin daiteke 611671370 telefonora idatziz, edo modu presentzialean Irungo Bilgunean dagoen zerrendan apuntatuz (Astelehenak 17:00-19:00, Ostiralak 10:00-12:00).

Etiquetas: