Irungo EH Bildu.- Haurtxoko berria pasa den maiatzeko kreditu aldaketan EH Bildu eta Udal Gobernuaren arteko akordioaren ondorio da. Urdanibia berriko Auzo elkartearen eskaera bati erantzunez, EH Bilduk pasa den maiatzean Anaka, Puiana eta Urdanibia auzoei zerbitzua emango zion Haurtxoko berri baten irekiera adostu zuen Udal Gobernuarekin.
Hala, Uztarri Ona Auzo elkartean kokatuko den Udal Haurtxokoan 12 plaza aurreikusi dira. EH Bildurentzat, Anaka eta Urdanibia Berriko familien kontziliazioan lagunduko duen zerbitzua izango da eta irungo auzoetan oinarrizko zerbitzu batzuk egoteko helburuari erantzuten dion aurrerapauso bat.
"Auzo Elkartearen eskariari erantzuteaz gain, EH Bildutik beti esaten dugu udaletik Irungo auzoetan oinarrizko zerbitzu batzuk bermatu behar ditugula, auzotarren bizitzak errazte aldera. Urdanibia, Puiana eta Anakako familientzat ez zegoen udal eskaintzarik, eta Haurtxoko berri honekin behar horri, neurri batean erantzuten zaiola uste dugu. Gure taldetik lanean jarraituko dugu eskaintza hau indartu eta beste auzoetara handitzeko".