Parean Berdintasun elkartea.- Datorren asteartean, maiatzaren 13 an, Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean antolatu dugu Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programaren hirugarren saioa dugu egingo dugu. Gorputz perfektuaren premiaz eta horrek eragiten duen negozioa izango ditugu hizpide saio honetan.
Gorputz perfektua osasuna ala negozioa?? Osasunaren izenean gauza asko esan eta egin dira orain arte, baina benetan horrela al da? Gaur egun badakigu pisua edo gorputz masa indizea ez dela osasun indikadore bat, edo ez behintzat bakarra. Osasunean eragiten duten faktore asko daude.
Beraz, zergatik jarraitzen da argaltasuna edo irudi konkretu bat (edertasun ideala, denbora zehar aldatzen doan zerbait baita) osasunarekin erlazionatzen eta hau sustatzen? Ba ekonomiko interesatzen delako. Negozio biribila da. Etengabe gure gorputzarekin gaizki sentiarazten gaituzte, esan dugun bezala, edertasun ideal hori, denboran zehar aldatzen baitoa, eta beraz, etengabe sortuko digute gure gorputza aldatzeko beharra. Horretarako alde batetik diru piloa gastatuko dugularik, baina ez hori bakarrik, osasuna ere galdu dezakegu bidean. Guzti honetan sakonduko dugu datorren astearteko hitzaldian.