Txingudiko Elkarte Feminista.- 2025eko San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, Txingudiko Elkarte Feministak herritar guztiak zoriontzeaz gain, ospakizun parekide, inklusibo eta diskriminaziorik gabekoekin dugun konpromisoa berresten dugu.
Pertsona guztiek berdintasunean parte hartzeko aukera ematen duen Alardea aldarrikatzen dugu, salbuespenik gabe eta betorik gabe generoa edozein dela ere. Babesa ematen diegu berdintasunezko alardearen alde borrokatu direnei eta borrokatzen jarraitzen dutenei, eta errespetuaren, justiziaren eta salatzen ditugu askatasunaren balio demokratikoen aurka doazen bazterkeria, jazarpen edo indarkeria mota guztiak.
Gure ustez, tradizioek eboluzionatu egin behar dute bizirik jarraitzeko eta gizarte osoa ordezkatzeko. Horregatik, Irungo Udalari eskatzen diogu bere erantzukizun instituzionala bere gain har dezala eta udal alardea antola dezala, berdintasunezkoa eta herritar guztiei irekia.
Ondo pasa San Martzial jai zoriontsuetan! Berdintasuna, aniztasuna eta bizikidetza ospakizun izan daitezela.