Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- OSASUN BIDASOAKk 2012an itxitako Bidasoa Ospitaleko pediatria zerbitzua berreskuratzea eskatzen du. Horrela, ospitaleko pediatriako kontsultak egin ahal izango lirateke eta pediatriako larrialdien arreta egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez mantenduko litzateke.
Aurrekariak
Bidasoa Ospitaleak, 1989an inauguratu zenetik 2012ra arte, pediatria-zerbitzu bat zuen, eta, kontsulta espezializatuez gain, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez artatzen zituen pediatriako larrialdiak.
2012ko azaroan pediatriako arreta-eredu berri bat ezarriko zela iragarri zen (Osakidetzan bakarra). Eredu borren arabera, Leben Mailako Arretako (LMA) pediatrek 8:OOetatik 15:00etara erantzuten zieten beren kontsultei eta haurren larrialdiei, astelehenetik ostiralera.
Ospitaleko larrialdiak astelehenetik ostiralera 15:00etatik 8: OOetara eta larunbat eta jaiegunetan 24 orduz betetzen zituzten profesional berberek.
Eredu hori gaitzetsi egin zuten Osakidetzako Gipuzkoako pediatra gehienek, eta gero eta ezinegon handiagoa eragin zuen haien artean. Bidasoako LMA pediatriako plazak betetzea zaila zen, eta plaza horiek hartzen zituzten profesionalak denbora gutxian lekualdatzen ziren.
Egoera horrek pediatra asko txandakatzea ekarri du azken urteotan. Guardiak betetzen 10 urte zeramatzan profesional baten kontratua ez berritzeak eta gainerako pediatren ondorengo lekualdaketek eta bajek eredua kolapsatu dute.
Gipuzkoako gainerako eskualdeko ospitaleetan ospitaleko pediatria zerbitzu bat dago, ospitaleko kontsultak eta pediatriako larrialdiak artatzen dituena.
Egungo egoera
Duela gutxi, Bidasoako pediatriako arretaren irisgarritasuna eta kalitatea hobetuko direla iragarri da hainbat komunikabidetan. Ustezko hobekuntza hori LMko arreta pediatrikoa 17:00ak arte zabaltzean datza.
Proposatzen den ereduak Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak desagertzea ekarriko du, Bidasoako, Bortzirietako eta Iparraldeko mugako biztanleei zerbitzua ematen dietenak.
Pediatriako larrialdien itxierak, 36 urtez bikain funtzionatu eta herritarren artean gogobetetze handia izan ondoren, sumindura eta harridura sortu ditu kaltetutako familien artean.
Joan den igandetik, apirilaren 13tik, ez da larrialdi pediatrikorik artatu Bidasoa Ospitalean.
Familiak Donostia Ospitalera edo Irun Zentroko pediatrarik gabeko LMA larrialdi-zerbitzura bideratzen dira. Bai Dunboan, bai Irun Zentroan, pediatra gehienak bajan daude eta larrialdiak baino ez dira artatzen.
Gure eskualdeetan osasun-arreta publikoa hobetzea defendatzen duen herri-plataforma garen aldetik, iragarritako neurriekin ados ez gaudela adierazi nahi dugu. Osakidetzak Bidasoan ematen duen osasun-arretaren narriaduran beste urrats bat dela uste dugu. Murrizketa berri hori zerrenda gero eta handiago bati gehitu beharreko beste bat da, hala nola berriki haur eta gazteen psikiatriako kontsulta ¡itxiizana, 2022tik urologorik ez izatea, minaren unitatea itxi izana edo itxaron-zerrenda gero eta handiagoak, batez ere traumatologian eta zenbait proba diagnostikotan.
Gure etorkizunerako proposamena Egoera aztertu eta kaltetutako herritarren ordezkariekin harremanetan jarri ondoren, Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak ez ixtea proposatzen dugu. Pediatriako larrialdiak betetzeko, ospitaleko pediatria zerbitzua berreskuratzea proposatzen dugu (2012an itxi zena), Gipuzkoako gainerako eskualdeko ospitaleetan indarrean dagoen ereduaren arabera. Helburua da pediatriako larrialdiak gure ospitalean mantentzea, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, azken 36 urteetan bezala, eta ospitaleko kanpo-kontsultak berriro martxan jartzea. Ospitaleko pediatrak arduratuko lirateke arreta horretaz.
OSASUN BIDASOAKk kaltetutako familiei Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak ixtearen aurka mobilizatzeko eskatzen die. Gure eskualdeek ezin diote uko egin azken 36 urteetan funtzionatu duen zerbitzu publiko bati.
ZABALDU, BERRITU, HOBETU