LAB Sindikatua.- Munduko 100 portu baino gehiagotan eraman dute aurrera ekimena, maiatzean zamaketarien sindikatuetako nazioarteko topaketan adostutako adierazpenari jarraikiz. Euskal Herriaren kasuan, LAB izan da ekimenaren bultzatzailea, eta Pasaiako eta Santurtziko portuetan elkarretaratze bana egin du.
ZAMAKETARIEN SINDIKATUEN NAZIOARTEKO II. BILERAREN ADIERAZPEN BATERATUA
Guk, Europa eta Mediterraneoko 35 portu baino gehiagotako zamaketarien sindikatuok, Istanbulen egin dugun Zamaketarien Sindikatuen Nazioarteko IL. Topaketan, dei militante komun bat egin nahi diegu portu eta herrialde guztietako gure lankideeli.
Gure topaketa egin dugun une berean, jadanik adierazi duguna berresten duten gertakariak modu ikusgarrian nabarmentzen ari dira: portuak, (zaz ibilbideak, trenbideak, biltegiak, logistika eta, funtsean, garraio kate osoa, gero eta modu irekiagoan bihurtzen ari dira gerra azpiegitura.
Gobernu ezberdinek, AEBk, NATOk, EBk eta ekonomia monopolioek langileak konplize bihurtu nahi gaituzte berri osoen hilketarako arma eta material militarraren garraioan.
Ez diegu mesede hori egingo!
Ez gara hutsetik abiatzen. Badugu esperientzia eta badauzkagu erabaki komunak, ondare baliotsuak eta borrokan sortutako lokarriak.
Otsailaren Gan 7 herrialde eta 20 portutan antolatu genuen greba eta nazioarteko borroka eguna mugarri historikoa izan zen. Zamaketariok mezu indartsua bidali genuen inperialisten gerren alde lan egiten ez dugula esanez.
Frogatu genuen koordinazioa ez dela lelo hutsa. Ekintza bihur daitekeela. Pireotik Genovara, Marseillara, Tangerrera, Mersinera, Bilbora, Pasaiara eta Triestera irits daiteke. Baita langileek burua altxatzen duten portu guztietara.
Egun, ordea, gertakarien bilakaerak hasitakoarekin are eta indartsuago jarraitzea eskatzen digu.
Ekialde Hurbileko gerra inperialista zabaltzen ari da. Israelgo Estatu hiltzailearen genozidioak bere horretan dirau, eta AEBen, NATOren eta EBren babes osoa du. AEB eta Israelgo estatuek lranen aurka egindako erasoak, Ormuzeko itsasartean piztutako gerrak, itsasontzien aurkako erasoek, blokeoek, itsas pasabideen militarizazioak, guztiek erakusten dute herriak eta langileak gerraren amildegira gehiago bultzatzen ari direla.
Gure portuak gatazka horren lehen lerroan daude. Gure eskuekin armak karga ditzagun nahi dute, beren armadak zerbitzatzea, alegia. Langileen izerdiarekin eraikitako azpiegiturak herrien aurkako esku-hartze, blokeo, genozidio eta erasoetarako oinarri bihurtzea nahi dute.
Gobernuek «segurtasunaz», «egonkortasunaz» eta «nabigazio-askatasunaz» hitz egiten dute. Baina egia bestelakoa da. Hitz horien atzean energia-bideak, merkataritza-bideak, portuak, lehengaiak eta merkatuak kontrolatzeko lehiak daude.
Horien atzean sistema inperialistan nor nagusituko den ebazteko estatu kapitalista boteretsuen arteko gatazka dago. Horrek ez du inolako zerikusirik herrien interes eta segurtasunarekin.
Errealitate horren aurrean, langileek ezin dute beren konfiantza jarri «gerra-ekonomiaren» helburuak onartzen dituzten indar sindikalengan; gerretan parte hartzea «garapen», «enplegu» edo «interes nazional» gisa aurkezten dutenengan. Izan ere, langileei eskatzen detena da etekinen eta gerren aldeko sakrifizioak egiteko, gobernuen, armadoreen, monopolioen eta aliantza inperialisten premien atzean jartzeko.
Armagintzan milaka milioi gastatzen ari dira eta, une berean, portuko langileok geroz eta gogorrago dihardugu lanean, ordutegiak luzatuta, lan harreman malguagoekin, legez kanpoko azpikontratazioekin, soldata baxuekin, eta segurtasun eta osasun neurririk gabe. Ordea, Gerraren ondorioak jasaten ditugu inflazioa eta prezioen igoera dauden neurrian.
Bake garaian, gure bizitza beren irabaziengatik sakrifikatzen dituzte. Orain, aldiz, gerra garaian gauden honetan ere, berdin berdin sakrifikatu nahi gaituzte. Gerren kostua beti bizkar beretan kargatzen da, hots, herri xumearen, langileen, marinelen, zamaketarien edo errefuxiatuen bizkarretan.
Hurrengoa exijitzen dugu:
- Palestinar berriaren genozidioa berehala amaitzea eta giza laguntzarako korridore seguruak i¡rekitzea. Palestinako Herriari ezarritako kolonizazioa, okupazioa eta apartheid-a amaitzea, eta nazioarteko komunitateak onartutako estatu palestinar independentea onartzea.
- Ekialde Hurbileko gerren amaiera. AEBi eta Israeli dagokienez, ez sostengurik, ez erraztasunik, ez partehartzerik lranen, Libanoren edo beste edozein esku-hartze inperialisten gerretan. Bestalde, zonalde horretako flotak eta base militarrak kanporatzea ere exijitzen dugu. Halaber, elkartasun osoa adierazten diegu Kuba, Venezuela eta Sudango herritarrei AEBko inperialismoak mehatxatuta baitaude eta, era berean, herrien subiranotasuna, Baliabideak, rralde osotasuna, bakoa, justizia, erresistentziarako eskubidea eio autodeterminazioaren eskubidea defendatzeko eskatzen dugu.
- Portuak ez dira erabili behar armak, munizioak, material militarra eta tropak garraiatzeko. Sindikatuei eskatzen diegu zaintza-lanak indartzeko, langileei informazioa emateko, gerraren karkailak agerian uzteko, eta erresistentzia kolektibo masiboa antolatzeko gure baliabide guztiekin eta gure borrokarekin.
- Portuen eta azpiegitura kritikoen militarizazioa amaitzea. Portuak herrienak eta langileenak dira. Ez dira baseak NATOrentzat, AEBentzat edo EBentzat, ezta armadoreen eta monopolio taldeen tresnak ere.
- Ez gerra ekonomiari eta armamentuari. Dirua soldatetara, hitzarmen kolektiboetara, osasunera, hezkuntzara, etxebizitzara, behar sozialetara, bizitza babestera eta laneko segurtasunera bideratu behar da.
- Lantokietako osasun eta segurtasun-neurriak. Ez dadila langile bat bera ere hil beste batzuen kapital metaketan. Aral ditezela Areagotzea, azpikontratazioa, lan-baldintza arriskutsuak eta ugazaben arbitrariotasuna.
- Hitzarmen kolektiboak, benetako soldata-igoerekin, lanpostu egonkorrak eskubideekin, erretiro-politikak pentsio hobeekin eta lanaldiaren murrizketarekin. Garapen teknologikoak, mekanizazioak, automatizazioak, AAren erabilerak eta portuen garapenak langileen beharretarako balio behar dute, eta ez lana areagotzeko edo lanpostuak desagertzeko.
Portuetako sindikatuen nazioarteko koordinazioa indartzeko, guztion konpromisoa da sindikatuen arteko informazio-trukea ekintza komunerako, aldi bereko mobilizazioak eta greba-ekimenak, gerrari eta arma-blokeoari eusteko eta gobernuek, enpresaburuek eta errepresio-mekanismoek erasotako sindikatu guztiekiko elkartasuna adierazteko.
Bileran adierazpen hau sinatutako sindikatu guztiok adostu genuen 2026ko urrian zamaketarien nazioarteko borrokaren bigarren eguna antolatzea, eta iritsi da egun hori.
Istanbuletik mezua bidali genuen eta gaur argi adierazi nahi dugu:
- Portuko langileek ez dute sakrifiziorik egiten besteen onura eta gerren izenean.
- Ez dugu heriotza gure bizkar jarriko.
- Ez dugu balarik, bonbarik eta misilik garraiatuko haurrak hil ahal izateko.
- Ez dugu onartuko gure portuak gerra-base bihurtzea.
- Langileek ez dituzte gerra ekonomia, inflazioa, armak eta monopolioen irabaziak ordainduko.
Gure indarra antolaketan dago. Gure sindikatuetan dago, batzar orokorretan, erabaki kolektiboetan, herrialde ezberdinetako langileen arteko elkartasunean.
Guk, portuetako langileok, ondo dakigu gu gabe ez dela ezer mugitzen. Gure eskurik gabe, ontziak geldi daude; ontziak ez badaude kargatuta; gerra makinak blokeatuta daude.
Portuetako sindikatu guztiei eskatzen diegu adierazpen hau eztabaidatzeko, gure urrats komunak indartzeko, eta ekintza komunak antolatzeko, portuen arteko elkartasun loturak indartzeko.
Signed by following trade unions:
- Enedep - Greece
- LAB - Euskal Herria
- Liman-Is - Turkey
- ODT - Moroc
- USB - Italy

