
Parean.- Atzo Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren hamaikagarren edizioko sariak banatu genituen KAGIBORRI Ateneoan egindako ekitaldi polit batean. Aurtengoan, Bidasoaldeko zenbait kazetarien laguntzarekin partekatu genituen ipuinak, Maite Elizondoren arpa soinuaz lagunduta.
Gazteen euskarazko kategorian, saria Irunen geratu da: Toki Alaiko Elaia Arbelaiz izan da irabazlea ‘Nire garaipena’ testuarekin.
Gaztelaniazko gazteen kategorian Yuri Torres da irabazlea, eta haren kontakizuna, ‘Cuando el reloj se detuvo’, Bilbotik heldu zaigu.
Euskarazko helduen kategorian aurtengo irabazlea Markina-Xemeingo Iraitz Legarra izan da, eta ez da lehenengo aldia. VII. edizioan ere garaile izan zen. Oraingoan, ‘Elurra doanean’ ipuina aurkeztu du.
Eta gaztelerazko helduen kategorian ere oso antzeko zerbait gertatu da: Isabel Perez Gonzalez madrildarrak errepikatu egiten du lehiaketaren zortzigarren edizioa ere irabazi eta gero. Aurtengo saria ‘Paradisuko hegaztia’ kontakizunarentzat da.
