Parean.- Gaur aurkezten duguna ez da gida huts bat. Gaur aurkezten duguna konpromiso kolektibo bat da, Irunen emakumeek eta neskatoek kirola egiteko aukera gehiago, erreferente gehiago eta espazio seguruagoak ateko bokazioa duen gida.
Dakizuenez, Parean Elkartetik urteak daramatzagu emakumeen kirol partehartzea sustatzeko lanean. Emakumeek jarduera fisikoan eta kirolean duten parte-hartzea, gizonenarekin alderatuta askoz urriagoa da, eta hori adin-tarte guztietan errepikatzen da. Ikerketek, estatistikek eta osasun erakundeek behin eta berriz erakutsi duten errealitatea da.
Haurrengan nabaria da aldea eta nerabezaroan egoera okertu egiten da.
kerketa askok erakuzten dute kirol parte hartzearen beherakada nabarmenagoa dela nesken artean. Erreferente faltak, motibazio ezak... neskek kirol esparru uztera eramaten dute. Heldutasunean ere aldea nabarmena da, Zaintza lanen banaketa irrealak, kirola egiteko denbora edukitzea pribilegio bihurtzen du emakumeentzat.
Emakumeek gizonek baino urrunago sentitzen dute kirola. Batzuetan ez dutelako euren burua bertan irudikatzen. Beste batzuetan informazio faltagatik. Edo, besterik gabe, lehen pausoa ematea zaila egiten delako Badira emakumeak sekula klub batera gerturatzera ausartu ez direnak.
Distantzia hori txikitzeko sortu dugu gida hau. Udaberriarekin batera, Irungo 18 kirol-klubek ateak ireki dituzte eta emakume eta neskatoei, inolako konpromisorik gabe eta erabat musu-truk, euren entrenamenduak, giroa eta eguneroko jarduna barrutik ezagutzeko aukera emateko.
Futbola, eskalada, squash, atletismo, eskubaloia, piragua, arrauna... probatu dezakete hurrengo astean adin guztietako emakumeek. Hitzordu batzuk astean zehar dira, beste batzuk asteburuetan, goizez edo arratsaldez, beraz denentzako aukera dago.
Gida PAREAN elkarteko web orrian dago. Proiektuak atalean eta Emakumea eta kirola proiektuaren barruan. Hauxe linka.
Zabalpen zabala egiten saiatzen ari gara, sare ezberdinetan. Eskola guztietara bidali dugu, bai LH eta baita DBH-ra, haiek ere gurasoenagana zabaltzeko eskatuz. Hain justu DBHko eskoletan lan berezia egiten ari gara aurten bertako gorputz hezkuntzako irakasleekin. Eskolaz eskola jartzen ari garen erakusketa batekin, genero rolak eta kirolaren inguruko hausnarketa sustatzen ari gara kaleen artean, eta zenbait kluben laguntzarekin, eskoletan saioak egiten ari dira, nesken kirol parte hartzea sustatzeko. Gida hau bide berean pausua izan nahi du.
Eta komunikabideei ere eskertu nahi dizuegu. Gaur hemen egotea batetik. Eta ate irekien kanpaina bitarte zuen komunikabidean txoko bat egitea eskatu nahi dizuegu. Eskaintza hau Irungo emakume guztiengana heldu dadin.
Gida hau ez do soilik kirola probatzeko aukera bat.
Hau gonbidapen zUzZen bat izan nahi du.
“Zuretzat ere bada espazio hau” esateko modu bat.
Gainera, klub bakoitzak bere errealitatetik egin du ekarpena: kirol desberdinak, adin ezberdinak, erritmo eta helburu ezberdinak... baina guztiek ¡deia berarekin bat eginez: emakume gehiago kirolean nahi ditugu.
Horren emaitza da gaur aurkezten dugun gida: 2026 Kluben Ate Irekien Gida.
Gida honetan Irungo klubek emakumeei zuzenduta antolatu dituzten ate (reki guztiak bildu ditugu, modu argi eta eskuragarrian. Helburua oso sinplea da: informazioa hurbiltzea eta lehen pausoa erraztea.
Askotan pentsatzen dugu kirolean berdintasuna lortzeko nahikoa dela ateak irekita egotea. Baina batzuetan ateak irekitzeaz gain, gonbita egin behar da.
Eta Gaur hemen Gauden klubek bori egin Dabi dugu.
Beraz, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten 18 klubel.
Erakutsi dutelako herri kirolariago eta parekideago baten alde lan egiteko borondate erreala dagoela.
Eta azkenik, berriko neska eta emakume guzie esan nahi diegu: animatu.
Probatu.
Gerturatu.
Ez delako zertan maila jakin bat izan behar, ezta esperientziarik ere.
Kirola ere zuen lekua delako.

