GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketaren hirugarren edizioa eta plataforma berriaren aurkezpena

Presentacion Gazteak ON

Gazteak On.- Gazteak On ekimenaren inguruan, Maia Permaculture, Labore Txingudi, Hendaiakoop eta Ara!Gorputz eskualdeko eragileok elkartu gara Irungo Toki-Alai Bigarren Hezkuntzako lkastetxeko ikasle eta irakasleekin batera.

Gazteak On, elikadura-sistemaren eraldaketa hezkuntza-komunitatera hurbiltzeko egitasmora geroz eta eragile gehiago batzen ari gara. GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztuko dugu, baita proiektuaren bilakaeran beste urrats bat den plataforma berria ere, elikadura jasangarria lantzeko baliabideak eta esperientziak partekatzeko gune gisa.

Lehiaketatik harago doan proiektua

Gazteak On lehiaketarekin hasi zen, gazteek elikaduraren inguruan hausnartzeko, beren ideiak partekatzeko eta beren ingurunean aldaketak sustatzeko aukera izan zezaten. Bi ediziotan bildutako esperientziatik abiatuta, proiektua zabaldu nahi izan dugu, elikadura-sistemaren eraldaketaren aldeko lama lehiaketatik harago ere sustatzeko.

Gazteak On etorkizun jasangarriago baten aldeko eraldaketan laguntzeko hezkuntzaplataforma da. Elikadura jasangarria lantzeko baliabide hezitzaileak eskaintzen ditu, jolasen, ikasteko dinamiken eta ikasleek praktikan jar ditzaketen erronka txikien bidez.

Aldi berean, ikastetxeetan egiten diren ekimenak eta esperientziak ezagutarazteko eta partekatzeko gune izan nahi du, hezkuntza-komunitatea eraldaketa horren eragile aktibo ere izan dadin.

Plataforma sortzeko prozesuan, irakasleekin lan-saioak egin ditugu, haien ikuspegiak, esperientziak eta beharrak jasotzeko. Helburua da baliabideak ikasgelan erabiltzeko baliagarriak Zata eta hezkuntza-errealitatera egokitzea. Gaur aurkezten dugun plataforma abiapuntu bat da, erabilerarekin eta hezkuntza-komunitatearen ekarpenekin baliabide, proposamen eta esperientzia berriak gehitzen joateko.

GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketaren hirugarren edizioa

Pozik gaude, hirugarren urtez lehiaketa hau aurrera eramango dugulako.

Lehiaketa bonen Bidez, gazteek elikaduraren inguruan beren begiradatik hausnartzeko, taldean ideilak lantzeko eta ikastetxean edo hezkuntza-komunitatean aldaketak eragiteko proposamenak sortzeko aukera dute.

Helburua ez da soilik elikaduraren inguruko arazoak identifikatzea, baizik eta irtenbideak irudikatzea eta egunerokoan gauzatzeko moduko ekintzak sustatzea. Aldi berean, lehiaketak sormena, ikus-entzunezko komunikazioa, talde-lana eta gazteen parte-hartzea bultzatzen ditu.

Lehiaketaren hirugarren edizioan izen-ematea 2026ko azaroaren l3an irekiko da, eta 2027ko urtarrilaren Zira arte egongo da zabalik. Bideoak aurkezteko epea otsailaren letik apirilaren Gra izango da. Ondoren, proiektuak ebaluatu eta herritarren bozketa egingo da, eta sari-banaketa 2027ko ekainaren 4an izango da, Ficobako Bioterra azokan.

Parte hartzeko baldintzak, egutegia eta informazio osoa gazteakon.eus webguneko lehiaketaren atalean kontsulta daitezke.

Ikastetxeen esperientzia

Chloe Del Olmo Villarejo eta Maore Rodriguez Fernandez, Irungo Toki Alai ikastetxeko 4 DBHko ikasleek beren esperientziaren berri eman digute:

- Nondik abiatu zineten?

Gure eskolan jatorri desberdinetako pertsona asko daudenez, eta gosari osasungarria zer den asko landu dugunez, beste herrialdeetan zer gosaltzen duten eta gosari osasungarritzat zer hartzen duten jakin nahi genuen. Gure gosariekin zer desberdintasun dauden ere ezagutu nahi genuen. Besteak beste, adibide hauek eman zizkiguten: kuskus moduko plater bat, jogurta, tea, datilak...

- Zer pauso eman behar izan zenituzten?

Gazteak On lehiaketaren berri izan genuenean, Agenda 2030eko ordezkari batzuk bildu ginen bideoa nola egin eztabaidatzeko.

Lehenengo astean, bakoitzak bere iritzia eman zuen, eta gero, ideia guztiekin, gidoia prestatzen hasi ginen.

Bigarren astean, gure eskolako beste herrialde batzuetako ikaskideekin hitz egin genuen eta gure ideia proposatu genien. Ondoren, planoak prestatu eta materiala antolatu genuen.

Azken astean, ikaskide horiekin berriro bildu ginen, eta gure galderei erantzun zieten.

Azkenik, bideoa editatu eta lehiaketara bidali genuen.

Elikadura jasangarriago baterantz, elkarrekin

Elikadura ez da soilik jaten duguna: gure osasunarekin, ingurumenarekin, ekoizpenmoduekin, tokiko ekonomiaren bizitasunarekin eta pertsonen arteko harremanekin lotuta dago. Gazteak Onen bidez, lotura horiek hezkuntza-komunitatera hurbildu nahi ditugu, hausnarketatik ekintzara igarotzeko eta elikadura jasangarriago baterantz urratsak egiteko.

Ikasleen ekimenak, ikastetxeetako esperientziak eta elikadura-sistemaren eraldaketaren alde lanean ari diren eragileen ekarpenak uztartuz, aldaketa txikiek eraldaketa handiagoen abiapuntu izan daitezkeela erakutsi nahi dugu.

Gazteak Onetik, elkarrekin hausnartu, esperientziak partekatu eta ekitera gonbidatzen zaituztegu.

Gazteak On plataforma Eusko Jaurlaritzaren Agenda 2030 lerroaren laguntzarekin garatu da.

https://www.gazteakon.eus

Etiquetas: