BDSKoop Elkartea.- 2026an “KOOPERATUZ” sariaren edizio berria jarriko dugu martxan, printzipio kooperatiboak eta Ekonomia Sozialaren balioak gizarteratzeko, ikusarazteko eta horien inguruan hausnarketa kolektiboa sustatzeko helburuarekin.
Sariaren ezaugarri nagusiak
Guztira 3.000 €, 1.500 €-ko bi saritan banatuta.
Bi kategoria:
- Gazteen kategoria (17 urtera arte)
- Helduen kategoria (18 urtetik gora)
Nork har dezake parte?
Lehiaketa herritar guztiei irekia da. Parte hartu ahal izango dute:
- Norbanakoek
- Gazteek (banaka edo taldean)
- Talde informalek (ikasle-taldeak, lagun-taldeak…)
- Elkarteek, kolektiboek edo komunitate-ekimenek
- Ekonomia Sozialeko enpresek edo kooperatibek
Ez da beharrezkoa kooperatiba izatea, ezta Ekonomia Sozialari buruzko ezagutza teknikorik izatea ere.
Nola parte hartu?
Parte-hartzea kontakizun baten bidez egingo da, formatu librean:
- Testu laburra
- Bideo edo audio laburra
- Irudi bat + testu laburra
Helburua ez da kalitate teknikoa, baizik eta balio kooperatiboak nola bizi, irudikatu edo kontatzen diren erakustea: elkarlana, parte-hartzea, komunitatea, zaintza, justizia soziala edo lurraldearekiko konpromisoa, besteak beste.
Parte hartzeko, online galdetegi sinple bat bete besterik ez da egin behar.
Deialdiaren oinarriak eta parte-hartzeko galdetegia.
Epeak
- Deialdiaren irekiera: 2026ko otsailaren 20a
- Lanak aurkezteko azken eguna: 2026ko apirilaren 20a (23:59)

