Donostiako metro-pasantearen aurkako protesta-kontzentrazioa

Concentracion Satorralaia. Irudia: Irutxulo Hitza

Satorralaia.- Satorralaiaren deialdiari erantzunez, 150 bat lagun bildu dira gaur eguerdian Easo Plazan Donostiako metroaren pasantearekiko desadostasuna adierazteko egin den protesta eta umorezko kontzentrazioan.

Elkarretaratzeari hasiera emanez, Iban Aizpurua donostiarrak metroa egunero goraipatzen dabilen Pradales lehendakariaren agerraldi komiko baten "performance" barregarri bat eskaini du Easoko plazako kioskoan, txalo zaparrada bat jasoz.

Jarraian, Beñat Gaztelumendi bertsolaria igo da kioskora eta Donostiako metroari "Satorrarenak" izenburuarekin idatzi dituen bertso-paperak kantatu ditugu.

Ondoren, trikitilari talde baten doinuek lagunduta, Easoko geltoki aurrera joan gara eta bertan 20 minutuko protesta kontzentrazioa egin dute bildutakoek, "METROA DONOSTIAN: INNECESARIO - EROKERIA" zion pankartaren atzean bilduta, "Donostian Metroa erokeria!" oihukatuz eta "Kisiera ser Alcale, Donostiakoa: Komunu-zulotik botako nuke, Metro-Pasantea ai ai ai..." kantatuz Bestalde, geltokiaren atarian pankarta beltz bat ere jarri dugu, "EASO PLAZA: DONOSTIAKO GELTOKIA KENDU DIGUTE!" salatuaz.

Kontzentrazioari amaiera emateko, Easo plazako kioskoaren inguruan bildu dira berriro manifestatzaileak, eta Satorralaiako bi kidek egindako irakurketaren ondotik, bizilaguneei elkartzeko gune bat emanez, hamaiketako bat egin da plazan jarritako bi mahai eta haimaren babespean.

Donostiako Udalak protesta-kontzentrazioa oztopatu asmoz joan den asteakenean justikaziorik gabe Easoko kiosko erabiltzeko baimena ukatu zigun arren, ez da inongo arazorik gertatu.

Bideoa sarean:

https://youtu.be/7DzvSNZCHe0?si=u6N8-CYT0qkoOzrc

Concentracion Satorralaia. Irudia: Irutxulo Hitza

Etiquetas: