Kabigorriko film laburren programa

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Abendua 27, 2012 - 20:15

logo

SOMBRAS DE BARRIO (2012) - Marcos García, Noel Bardají, Pol Vidal eta Edu Tejero. 8'48''.  

Juan Bartzelonako gazte bat da eta dirua lortu behar du amarentzako botikak erosteko. Zer egiteko prest dago dirua lortzearren?

LA FUERZA DEL SILENCIO (2012) - Marcos García eta Noel Bardají. 8'

Pertsona bat hitz egiteko gauza ez bada, geratzen zaion irtenbide bakarra paperezko mezuen bidez komunikatzea da, eta horrela oso berezia den pertsona bat ezagutu ahal du… Zuzendariek film labur bat 24 ordutan egiteko erronka onartu zuten. Denbora tarte motz horretan sortu zuten film labur hau. Ez du apenaz elkarrizketarik eta  John Paul Keith-en soinu-bandaren akonpainamendua dauka.

COFFEE AND CIGARRETES - Jim Jarmusch  (2003)

Bajo el peso de la ley (1986) filmatzen ari zen bitartean, Jarmusch-ek Roberto Benigniren irudia (clown izatetik hurbil dago) aprobetxatzen du  Coffee and cigarretes film laburra egiteko. 

EN ALGÚN LUGAR DE CALIFORNIA

Iggy Pop eta Tom Waits kondairazko musikariek duten elkarrizketa lagunen artekoa dela ematen du, baina gatazka hortxe dago.

ESA PORQUERÍA TE MATARÁ

Joe Rigano eta Vinnie Vella aktore beteranoak dira protagonistak. Joek Vinnie bere anaiari nikotinarekiko mendekotasuna botatzen dio aurpegira. Ordainetan, Vinniek Joe eraso egiten du kafeina gehiegi kontsumitzen duelako.

LUMINARIS - Juan Pablo Zaramella.  6'

Argia nagusitzen den mundu batean eta argiak berak bizitzaren erritmoa markatzen duen horretan, gauzen norabidea aldatu ahal duen plan bat dauka gizon arrunt batek. Luminaris filmak 151 sari lortu ditu

Etiquetak: