TROIKA PIKUTARA Herrialdeak batuta troikaren aurka: Manifestazio internazionala

Non: 
Boulevard, Donostia
Data: 
Larunbata, Ekaina 1, 2013 - 19:00 -tik Igandea, Ekaina 2, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Eragile sozialak

cartelGorrotagarria den Troikak (Europako Banku Zentralak, Nazioarteko diru-funtsak eta Europear Komisioak) gobernu konplizeen laguntzarekin inposaturiko doitze politika zorrotz eta krudelek, azken hamarkadetan gauzatu den krisirik handiena sortzen dihardute. Euskal Herrian jadanik inork ezin du esan politika hauek ez dutela kalterik egiten: eragina dute eta handia gainera. Milaka pertsona Euskal Herrian eta miloika estatu mailan, langabeziara, pobreziara eta heriotzara ere kondenatuak daude ordainezina eta legez kontrakoa den zor bategaitik, bere gehiengo bat pribatua dena, batez ere banketxeena, enpresa haundiena eta finantza erakundeena. Europan banketxeei egindako erreskatea , estatuarengandik bermatua, berriro ere irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatzen ditu eta trukean murrizketa bortitzpean uzten gaitu.

Zorra, zati handi batean bankuen erreskatea eta interes altuen ondorioa, diru publikoa esku pribatuetara bideratzeko aitzakitzat erabiltzen ari da, murrizketa sozialak egiteko eta ondare publikoak pribatizatu eta desegiteko. Aldi berean zorra gehitu eta gehitu egiten da, erreskatatzen dihardugun bankuei ordaindu behar dizkiegun interes altuengatik. Jada ez da aitzaki bat, baizik eta 2001eko abuztuko Konstituzio erreformaren ondorioz (Art. 135.3), zorraren ordaintzeak ¨ lehentasun absolutua¨ hartzen duela bermatzen da, beste edozein konpromesu edo oinarrizko eskubideen gainetik.

Euskal Herria ez da krisi demokratiko honetatik at gelditzen. Europaren parte gara eta Troikak inposatzen dizkigun neurri antisozial eta bidegabeak sufritzen ari gara, gure gobernuen bermearekin. Bere politikak Bruselasen, Madrilen, Iruñan edo Gazteizen berdinak izan dira, lehen eta orain, eta leku berera garamatzate. Iñigo Urkullu lehendakariak legislatura berrian, behin eta berriro ¨esfortzu eta sakrifizioak ekitearen¨ beharraz hitz egiten du eta Euskadin murrizketak egongo direla iragartzen du.

Pribatuaren eta Publikoaren arteko mugen disoluzioak, zigortu ezineko korrupzio bati bidea zabaltzen dio eta gure gizartea gaiztotzen duen herri-politika herri ekimenerako tresna bezalako oinarritik desbideratzen du. Pribatizazioaren helburuak espoliazioa, jabetze ilegalak, aberaztasunaren konzentrazioa eta murrizketa neoliberaletan sakonketak dira.

Troikak Greziari, Irlandari, Portugali edo Chipreri inposaturiko memorandum-en bitartez edo finantza erakundeen erreskatearengatik, Espainiar estatuaren kasuan, diru publikoa finantza erakundeetara bideratzen ari da eskubide publikoen galketarekin eta herriaren pobretze orokorrarekin eta Europa osoan desberdintasun sozialak nabarmen igotzearekin batera.

Azken hamarkadetako lehengai eta errekurtso energetikoko gehiegizko kontsumoan oinarritutako garapen eredua agortuta dagoela badakigu. Beste Espekulazioa eta finantza ekonomiaren hazkundearen aurrean bide desberdin bat hartu behar dugula badakigu, baina ez banketxeak salbatzeko, pertsonak, etorkizuneko belaunaldiak eta gure Ama Lurra baizik.

Bide aldaketa honek Europaren demokratizazio prozesu batetik sortu behar da, bere herritarrengandik, giza eskubideak eta benetan demokratikoak diren erabaki politikoak instituzioen, finantza merkatuen eta enpresa multinazionalen diruzalekeriaren gainetik jarriz.

Azkenaldi honetan egondako mobilizazio ozenen eta herritarren ber-politizazio jatorrizat dudarik gabe har dezakegunaren 15M-ren bigarren urteurrena bete berria da. 2011.urterarte geunden erakunde eta kolektiboez gain, hainbat militantzia berrik, asanbleak eta plataformak borrokara eta lanera gehitu zaizkigu. Pertsona guzti hauen, bai eskarmendu handikoak bai berriak, erakunde eta plataforma hauen gehikuntzagatik sortuko diren sinergiaz borroka adoretuko dela argi dago.

Europan, espainiar, frantziar, italiar, greziar, Txipretar, irlandiar, alemaniar, eslobeniar, ingeles, eskoziar eta abar-eko estatuetatik gatozen zenbait kolektibo ezberdinek “Que se lixe la Troika” portugaldar mugimenduaren erronka gurea egin dugu eta deszentralizatutako nazioarteko protesta batera deitzen dugu hurrengo Ekainak 1ean, defizitaren doitze politiken kontra eta “Herrialdeak batuta troikaren aurka” lelopean.

Bateratzaile, partehartzaile eta deszentralizaturikoa den prozedura baten hasieran gaude. Kolektiboki eraiki nahi dugu, gure indarrak eta akzioak batuz, Troikaren aurka nazioarte mailan borrokatuz. Pertsona guztiei deia egiten diogu, alderdipean edo alderdirik gabe, lanarekin edo langabetuak, itxaropenarekin edo itxaropenik gabe, Ekainak 1eko proposamenara batzea. Alderdi politiko guztiak, mugimendu sozialak, sindikatuak, kolektibo, talde informalak, nazioarteko jardunaldi honetara batzera premiatzen ditugu

Gure elkartasuna handitzen jarraitu nahi dugu, bai lokal arloan, hala nola nazio eta nazioarteko mailan, bakarrik gure ahotsen baturaz etortzerar dauden beste zenbait murrizketak gelditzeko gai izango garelaren ziurtasuna dugulako.

Europear herrialdeek ezertarako balio ez duten sufrimendu gehiagorik jasan nahi ez dutela frogatu dugu. Euskal herritar bezala, gure herrian Europa berri, herrien Europa eta herritarren Europa baten alde borrokatzeko daukagun antolaketa eta koordinaketa maila frogatzeko momentua iritsi da.

Iparraldetik Hegoaldera, Ekialdetik Mendebaldera, Europear kaleak har ditzagun Troikaren aurka.

Demokraziaren, askatasunaren eta giza eskubideen alde.

Ezetza finantzal estatu kolpeari. Ez gara zordun, beraz ez dugu ordainduko.

Aukerarik badago. Irtenbiderik badaude:

  • Giza eta ingurumen justizien alde.
  • Gardentasuna eta partaidetza-demokratikoaren alde.
  • Zerbitzu Publiko eta unibertsala babesteko.
  • Zorraren Herritar Auditoria baten alde. Zor ilegalaren aurka.

Etiquetak: