Datorren ekintzak

Kontzertua - Zarata arratsak Lakaxitan, astelehen honetan

Data: 
Astelehena, Abuztua 8, 2016 - 19:30
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea
Antolatzen du : 
Lakaxita

zarata-02.jpgAstelehen honetan, hilak 8, kontzertua izango dugu Lakaxitan. Honako taldeek joko dute:
AHNA - Crust/Death Metal - Vancouver - https://ahna.bandcamp.com/
AKER ODOL - Crust/Metal - Hondarribia - https://www.facebook.com/Aker-Odol-564435110385470/
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Hazia 24 urte

Data: 
Larunbata, Uztaila 30, 2016 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Hazia

Datorren uztailaren 26an Hazia Kultur Elkarteak 24 urte beteko ditu. 24 urte hauetan eginiko ibilbidea luzea eta emankorra izan da, horregatik urteurrena ospatzeko antolatu dugun egitarau mardula aurkezten dizuegu:

  -  9:30 MENDI IBILALDIA (Haziatik hasita)
  - 12:30 APERITIFA (Hazia kanpoan)
  - 14:30 BAZKARI HERRIKOIA (txartelak hazian salgai 15€)
  - 18:00 TRIKI-BERBENA (Elizagoien ahizpekin)

Ostegunean erraustegiaren kontrako konzentrazioa

Data: 
Osteguna, Uztaila 28, 2016 - 11:00 -tik Ostirala, Uztaila 29, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Donostiako Gipuzkoako Plaza

GHKk ostegun honetan -uztailak 28a- Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua, onartu nahi du, Foru Aldundian egingo duten bileran.

Erabaki hori garrantsitsua eta arriskutsua da gipuzkoarron poltsiko eta osasunarentzat,zeren hipotekatu nahi gaituzte 2051 urte arte.