Datorren ekintzak

Martxoak 9 Asteazkena, mahai-ingurua Koldo Mitxelenan: “Garraio Publikoa: Egoeraren azterketa, Metroaren eragina eta proposamenak”

Data: 
Asteazkena, Martxoa 9, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 10, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena
Antolatzen du : 
Satorralaia

Datorren martxoak 9 asteazkenean, Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen batzarrak antolaturik, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko da Koldo Mitxelenan, arratsaldeko 7etan egingo den mahai-inguruan. Honako hizlariek hartuko dute parte:
 - Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia)
 - Iosu Iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria)

Istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa bihar Irunen

Data: 
Astelehena, Martxoa 7, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza

LAB sindikatua.- 42 urte zituen Irungo bizilagun eta langile autonomoa zendu da gaur N-121-A errepidean bere furgonetak kamioi baten kontra jo ondotik. Erran bezala istripua furgoneta eta kamioi baten artean izan da Iruñea-Behobia lotzen dituen errepide honetako 65. Kilometroan. Istripuaren ondorioz furgoneta gidaria hil egin da.

IRUNGO GAZTE EGUNA!!! (EGITARAUA)

Data: 
Larunbata, Martxoa 5, 2016 - 13:45
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña kalea 8 (Irun/Mosku)
Antolatzen du : 
Irungo Ernai

BADATOR IRUNGO GAZTE EGUNA!!! Badira urte batzuk Gazte Egunik gabe egon garela Irunen, horregatik Irungo Ernai-ko kideok gogoz heldu diogu Martxoak 5ko erronka honi, egun paregabea izango da!!!