Datorren ekintzak

GURE ESKU DAGO herri mugimenduaren batzar irekia

Data: 
Larunbata, Urtarrila 16, 2016 - 11:30
Non: 
Irungo Ospitale Zaharra
Antolatzen du : 
Gure esku dago

Irungo GURE ESKU DAGO herri mugimenduak BATZAR IREKIA antolatu du datorren urtarrilaren 16rako. Berau goizeko 11:30tan izango da irungo Ospital Zaharrean.

Batzar honen helburuak hauek dira:
  -GURE ESKU DAGO mugimenduak Euskal Herri mailan dituen proiektuak aurkeztea.
  -2016. urterako Irunen ditugun asmoen berri ematea. Nobedade asko izango dira.

Sexu aniztasuna (Lakaxitako Asteazken Kulturalak)

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 13, 2016 - 18:30
Non: 
Lakaxita

"Identidade sexuala ez da haragiaren egi prediskurtsiboaren espresioa, gorputzean gertatzen diren genero praktiken berrinskripzioaren ondorio baizik."
Beatriz Preciado Manifestu Kontrasexuala 21. orria Ed. Anagrama

Ze esaldi korapilatsua, ezta?
Zer esan nahi digu?
Adibidez, zer da identidade sexuala?
Espresio instintiboa da? edo kulturala?, honetaz hitz egiten dugu aniztasun sexuala aldarrikatzen dugunean: gay, lesbiana, trans, ...?

Urtarrilak 7, urteko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 7, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Urtarrileko saioa datorren ostegunean izango da (hilak 7an) eta Eneko Fernandez lesakarra, Abel Zabala irundarra, Ortzi Idoate baionarra eta Odei Barroso urruñarra ariko dira bertsotan, Aitziber Zapirain hendaiarra gai-jartzaile izango dutela. Bertso jarriak Aitor Errazkin irundarraren eskutik helduko zaizkigu.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.