Datorren ekintzak

Dokumentala-Debatea: MEMORIA VIVA - CNT -

Data: 
Asteartea, Apirila 21, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri

CNT-ren 100 urteko historia kontatzen duen dokumentala.

Lanaren Konfederazio Nazionalak 1936.urtean lortu zuen Andaluziako laborantzarako 6 orduko lanaldia. Urte batzuk lehenago aitzindaria izan zen nazioartean laneko beste eskubide batzuk lortzen, esate baterako astean 40 orduko lanaldia, lanetik erretiratzeko adina aitortzea, haurren lana errotik kentzea edota emakume langileen eskubideak aldarrikatzea. .

Dokumentala: HOME Kabigorrin

Data: 
Igandea, Apirila 19, 2015 - 19:00 -tik Astelehena, Apirila 20, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Eko-zinemaren eskeintza. Lurraren bilakaeraren ia 4.000 urteko oreka apurtu du gizakiak bere 200.000 urteko existentzian. Handia da ordaindu beharreko prezioa, baina beranduegi da ezkor izateko. Gizakiak hamar urte eskas dauzka joera iraultzeko, Lurreko aberastasunen gehiegizko ustiakuntzaz kontzientzia hartzeko eta kontsumitzeko erak aldatzeko.

Kontzertua: RAFAEL AMOR Kabigorrin

Data: 
Larunbata, Apirila 18, 2015 - 19:00 -tik Igandea, Apirila 19, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Rafael Amor kantautore mitikoaren kontzertua. Kontzertu hau Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko Topaketen jarduera da, UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasle-irakasle batzuek hasitako partaidetza- mugimendu bat, hezkuntzaz, jakintzez eta orokorrean bizitzaz hausnartzeko eta ekintza eraldatzaileak sustatzeko.