Datorren ekintzak

Bits&bits Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Ekaina 21, 2014 - 11:00 -tik Igandea, Ekaina 22, 2014 - 23:30 -ra
Non: 
Lakaxitan

cartelDatorren larunbatean, Ekainak 21, beste bits&bits bat antolatuko dugu, Irungo Lakaxita gaztetxean, oraingoan. Honakoan RaspberriPyarekin jolasten ibiliko gara, kontsola bihurtuko dugu eta eskilaretako piano eder bat muntatuko dugu, primeran pasatzen dugun bitartean, animatu eta pasa zaitez!

Ezagutu LINUX! Informatika ikastaroa Anakako auzo elkartean

Data: 
Larunbata, Ekaina 21, 2014 - 09:00 -tik Igandea, Ekaina 22, 2014 - 12:55 -ra
Non: 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea (Munnogaina, 46 – Irun)
Antolatzen du : 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea

logoEzagutu LINUX! (Microsoft Windows-en alternatiba on bat)

DESKRIBAPENA:

Ikastaro honetan GNU/Linux sistema eragileak ezagutuko ditugu eta horietako bat (Linux Mint 13 – Mate) ordenagailu batean instalatu, konfiguratu eta erabili egingo dugu.

Partaideetako 4k (aurretik izena emanda) aukera izango dute, bere ordenagailua ekarri eta bertako argibideak jarraituz, sistema hau instalatzeko.

Xixare Baratza Aurkezpena

Data: 
Osteguna, Ekaina 19, 2014 - 19:30
Non: 
Olagarro Elkartea (Hondarribia)
Antolatzen du : 
Xixare Baratza

cartelXixareBaratza.- Xixare Baratza, baratza koperatibaren izenean idazten dizuegu, gure taldean sartzeko interesatu daitekeen jende bila gabiltzala esateko.

Xixare, baratza kultura hedatzen duen elkarte bat da. Baratza egiten ikasten dugu denon artean. 90 bat lagunentzako barazkiak egiten ditugu 44 saskitan banatuak. Baratzako gastoak Elkartearen kideen artean ordaintzen ditugu eta barazkiak eta ardurak denon artean banatzen ditugu. Gastoak ordaintzeko saski bakoitzak 30€ko kuota jartzen du hilabetero eta saski bat jasotzen du astean behin..