Datorren ekintzak

Gure Esku Dago azken txanpan

Data: 
Larunbata, Maiatza 10, 2014 - 12:00 -tik Astelehena, Maiatza 12, 2014 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan eta Landetxako Auzo Elkartean
Antolatzen du : 
Gure Esku Dago

foto

Gure Esku Dago, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamika azken txanpan sartzen da Ekainaren 8an Durango eta Iruña lotuko dituen giza katea osatzeko hilabete exkax geratzen denean. Bidasoa eskualdeari 1200-1500 pertsona lotzea dagokio eta helburua lortzeko larunbat honetan, maiatzak 10, eguerdiko 12’00etan mosaiko erraldoi bat antolatu da San Juan plazan izen emateekin  batera hiritargo guztia parte hartzera animatuz. Bestalde, igandean, maiatzak 11, arratsaldeko 19’00tan Landetxako Auzo Elkartean “Gazta Zati Bat” filma botako da (sarrera doan) eta bertan ere giza katean izena emateko aukera izango da.

XIXARE BARATZA KOPERATIBAren Aurkezpena

Data: 
Ostirala, Maiatza 9, 2014 - 18:00 -tik Larunbata, Maiatza 10, 2014 - 17:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Amute-Kostako Auzo Elkartean
Antolatzen du : 
Xixare Baratza Kooperatiba

cartelXIXARE BARATZA KOPERATIBAk, ostiral honetan, maiatzak 9 arratsaldeko 18etan, bere proiektuaren aurkezpena egingo du Hondarribiko Amute-Kostako Auzo Elkartean. Baratza koperatiba honetan parte hartzeko interesa dutenei etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu. xixarebaratza@gmail.com

Alarma egoera Apaiziartzan! Urgentziazko BATZAR-DEIALDIA Maiatzaren 8an lezon

Data: 
Osteguna, Maiatza 8, 2014 - 20:00 -tik Ostirala, Maiatza 9, 2014 - 19:55 -ra
Non: 
Txerrimuñon, Lezo

argazkiaAzken gertaera larrien harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren maiatzaren 8an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00tan Lezoko Txerrimuñon egingo den batzarrera biltzeko.

1)- ALARMA EGOERA APAIZIARTZAN! -

Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik; Diputazioaren jabetzako Apaiziartzako baserri-erdi eta lurrak okupatuz eta hauen erabilpena berpiztuz, autogestioaren bidetik hiru oinarrizko helburu ardatz hartuta:

  • Bertan eraiki nahi duten Plataforma Intermodalari aurre eginez Gaintxurizketako nekazal lurrak erabili eta bertatik elikadura subirautasuna bermatzea.
  • Orsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea, non dagoeneko 75 familiek jaten duten bertatik gaur egun.
  • Etxebizitza bezala erabilpenik ez zuen baserri erdiari bizitza eman eta gaur egungo etxebizitza arazo larriari irtenbidea bilatu nahi dion jendeak aukera bat izatea, lurra eta baserria uztartuz.

Burugabetik Jardunaldiak

Data: 
Astelehena, Maiatza 5, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Maiatza 9, 2014 - 20:55 -ra
Non: 
Irun, Hazia Ekartea; Kabigorri; Lakaxita.
Antolatzen du : 
Burugabe

  BURUGABETIK JARDUNALDIAK

  -Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
  -Maiatzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
  -Maiatzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
  -Maiatzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan Lakaxitan