Martxoaren 6an, elikaduraren, ostalaritzaren eta sagardoaren zaleei gonbidapena luzatzen diegu SK420 aurkezteko, merkatuan dagoen lehen cannabis sagardoa. Ekitaldia Iruneko Ateneo Kabigorrin izango da 19:30etik aurrera.
«Sastraka izenburua jasotzen duen erakusketa honetan hamahirur lan ikusteko zein ukitzeko aukera izango da; teknika eta esparru ezberdinetako lanak, hain zuzen ere. Hala nola, hiruzpalau margo, oinetako birmoldatuak artisau lantzat bereziki hartzen dena, ilustrazio serie bat eta hainbat argazki, besteak beste. Halaber, oraindik amaitutzat jo ez daitekeen tapizea ere badago. Esan bezala, alor ugarietako artefaktuak erakusgai izango dira Sastraka izeneko erakusketan itzalarenortasunaren eskutik martxoaren 6tik apirilaren 12ra arte.»