Landetxako 20. Aste Kulturala

Non: 
Landetxan
Data: 
Ostirala, Urria 4, 2013 - 19:30 -tik Asteazkena, Urria 9, 2013 - 23:30 -ra
Antolatzen du : 
Landetxako Auzo Elkartea

cartel

Gaurko egunean Landetxa Auzo Elkarteak bereziki ASTE KULTURAlaren berri eman nahi du. Aurtengo urtean 20. ASTE KULTURALA ospatzen baitugu urriaren 4tik 19 ra.

Aurtengo urtean bereziki AUZOLANAREN KULTURA jorratuko dugu, bakoitzak bestearen alde egindako lana azpimarratu, elkartasun jarrerak sustatu eta auzoa guztion artean egiten dugun bizitokia dela gogoratzea da gure asmoa. Horregatik, ohikoa denez, aste kulturala auzo elkarteko kideek boluntarioki antolatzeaz gain, auzoko elkarte eta pertsona askoren laguntza izan dugueta hori eskertzen hasi nahi dugu prentsaurrekoa.

Esan bezala egitaraua zabala da eta 3 asteburutan luzatzen da.

Urteroko moduan zineforum batekin hasiko dugu Aste kulturala urriaren 4ean. Hurrengo egunean, “euskal jaiak” hartuko dio tokia. Hirugarren urtez goizeko 9etatik iluntzeko 00:30ak arte luzatuko da jardunaldi hau. 

urriak 5

Goizeko 9:00etan txistulariak abiatuko dira auzoko kaleetatik. 

Goizeko 10:00etatik aurrera auzoko frontoian abiaraziko dira ekintzak: Ordu honetan pintxoen salmenta hasiko da eta 10:30etatik aurrera baratz produktu ekologikoak eta  auzoko euskal jirako gurdia izango dira ikusgai. 

11:00etan marmitako txapelketari hasiera emango zaio eta aldi berean haurrentzako tailerrak burutuko dira. 

12:30etan “1964 urtean sortutako auzotarren batzordea” omenduko da. Pertsona hauek auzoaren alde hasitako lana gogoratu nahi dugu eta egin dutena eskertu, izan ere, garai hartan auzotarren bizi baldintzak asko hobetu zituzten eta gaur egun oraindik ere disfrutatzen ditugu. Omenaldi honen ildora bertso saioa izango du irungo bertso eskolako bi gazteren aldetik. 

14:00etan herri bazkaria auzo elkarteko lokaletan. Bazkariaren prezioa 10€koa izango da eta auzoko, Itzala, Otazpi, Bar Nuevo eta Estankoan tiketak egongo dira salgai.

Arratsaldeko 17:30etan nahi duten haur guztiek herri kiroletan parte hartu ahal izango dute. 18:30tan helduen txanda izango da. Ordu berean pintxo argentinar eta sagardoa jarriko dira salgai. 

Jardunaldia amaitzeko, 21:00etatik gau erdira arte DJ Patxik musikaz arduratuko da. 

Igandea, urriak 6 12:00etan toka txapelketa izango da auzo elkartean “Zelai Buru” jubilatuen elkarteak antolaturik. 

Arratsaldeko 17:30etan “Gazte Landetxaren” eskutik haur, gazte eta helduentzako eskulan tailerrak egongo dira.

Astean zehar, astelehenetik ostegunera, sukaldaritza ikastaroen 19. Edizioa burutuko da Hegazti elkartean 18:00etan. Aurtengo urtean bazkari goxuak alergiak dituzten pertsonei ere gerturatzen saiatuko gara.. Ez dadila inor etxean geratu!

Astelehena 7, Hondarribiako “El curry Verde” jatetxe begetarianoko Xabier Mendizabal izango dugu. Eta Edgar IndurriaNutrizionistak lagunduta prestatutako plateraren onurak gogoraraziko dizkigu.

Asteartea 8, Brasil gozodendako Koldo Salinasek arratsaldea gozatuko digu.

Asteazkena 9 Hondarribitik “Laia Erretegiko” Asier Alcalde izango du.

Sukaldaritza saioak amaitzeko, urriaren 10ean, osteguna, Irungo “Danako” jatetxeko David Rodriguezek eskainiko du saioa. 

Astean zehar ere, astearte eta ostegunean arratsaldeko 16:00etan “Zelai Buru” jubilatuen elkarteren eskutik, Ibilaldi neurtua izango dugu adin guztietako pertsonentzat. Abiapuntua auzo elkartea izango da animatzen diren guztientzako.

Ostirala 11 17:00etatik aurrera auzoko udal ludotekak jardunaldi irekiak antolatu ditu. 4-9 urteko haurrek, 17:00etatik 18:30etara izango dute txanda eta 18:30etatik 20:00etara 10-14 urte bitartekoek. 

17:30etan Martindozeneangaztelekuaren eskutik “Migratzera jolasten” jolasa auzo elkarteko egoitzatik abiatuko da. 

20:00etan Gorka Morenok hitzaldia eskainiko zigula aurreikusten genuen. Auzoan jatorri ezberdinetako pertsonek nola elkarrekin bizi gaitezkeen inguruko solasaldia izango zen hitzaldi honen ardatz. Baina, azken uneko arrazoi ezberdinengatik bertan behera geratuko da hitzaldia. Jakinaren gainean jartzea garrantzitsua ikusten genuen eta aurrerago deialdi berria burutzeo asmoa dugula esango dugu hemendik.  

22:00etan “Gazte Landetxak” antolaturik Gau Jolasa izango da 8-18 urte bitarteko gazteentzat.

Larunbata 12an “Elkartasun eguna” ospatuko dugu. Ekimen berri honek, elkar lana, auzolana eta elkartasun jarrerak sustatuko ditu bertako zein kanpoko pertsonekiko. Auzo honek urteetan zehar jarrera oso aktiboak agertu izan ditu hainbat ekimen, aldarrikapen eta lorpenak egi bihurtzeko. Aste kultural honetan modu berezian jarrera hauek goraipatu nahi ditugu auzotarrak animatuz euren indarra, denbora, ilusioa eta baliabideak elkar banatzera. Horregatik auzoko frontoian ekintza hauek antolatu ditugu:

10:30 Tortila patata txapelketa. Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, belaunaldi ezberdinetako bikoteak osatu beharko dira. Izen ematea auzo elkarteko bulegoan, taberna, “Noray” gozodendan eta emailez avvlandetxa@hotmail.com helbide elektronikoan.

11:30etan elkarlan ekimen ezberdinen informazio postuak zabalduko dira: “Baratz Komunitarioa”, “Trukeados”, “kaleratzeak Stop”eta Benin eta Brasilgo herrialdeekiko elkartasun informazio puntuak. Hauekin batera bigarren eskuko salmenta puntua eta Tibeteko txokoa egongo dira. 

12:30etan auzoko tabernen eskutik “pintxo-pote solidarioa” egongo da. 1€ko balioa izango duen tiket baten truke pintxo eta pote bana eskuratuko dira.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jolas kooperatiboak burutuko dira eta 18:00etan txokolatada solidarioa. Denda eta auzotar ezberdinen eskutik jasotako txokolate eta bizkotxo puska bana banatuko da borondatearen truke. 

19:00etan gaztetxoen Break Dance ikuskizuna eta zumba saioaldia izango da  

21:00etatik gauerdira arte eskualdeko neska-mutilek osatutako rap eta reggae kontzertuak. Emanaldi honen bitartean txosnan edari eta bokatak egongo dira salgai.

Bigarren eskuko salmenta puntua hornitzeko, urriaren 7 eta 8an, 17:00etatik 19:00etara bitarte, auzo elkarteko bulegoan, jostailu, liburu, pitxiak eta poltsak jasoko dira. 

Lehenago aipatu jardunaldi hau aurrera ateratzeko auzotar guztiak euren denbora elkarbanatzera animatu nahi ditugu ekimenen batean boluntarioki parte hartzeko izena emanez

Egun honetan burutuko diren ekimen ezberdinetan bildutako dirua, besteak beste Beningo Errepublikako “NotreDame du Refuge” zentruko sukaldearen eraikuntzan laguntzeko eta Brasilgo “Parada de Lucas”favelakoCIACAC proiekturakoerabiliko da.

Igandea urriak 13, goizeko 11:00etan auzoko historia, gertakizun eta aldarrikapen ezberdinak ezagutzeko ibilaldia antolatu da auzo elkartetik aterata. 

12:30etan auzo kideez osatutako Batukadarekin “Batupoteoa” egongo da auzoan zehar.

Arratsaldeko 17:00etan 8-18 urte bitarteko haur eta gazteentzat tailer eta jolasak izango dira “Gazte Landetxaren” eskutik.

Urriaren 17an osteguna Trukeados, denbora truke egitasmoaren aurkezpena egingo da auzo elkartean arratsaldeko 19:00. Auzoko jendeari egitasmo hau aurkeztu nahi diogu. Bakoitzak gure denbora eskaini besteei laguntzeko.

Urriak 19an, azkenik, Kantu bazkari bat izango dugu Elatzeta Elkarteak antolaturik. Erramun Martikorena abeslari ezaguna izango dugu gure artean eta bazkarira etorri nahi duen guztiak txartelak Itzalan,  Auzo Elkarteko tabernan eta bulegoan (ohiko orduetan) erosi ahal izango ditu 15€tan urriak 7tik aurrera.

Hau da antolatutako programa eta espero dugu parte hartzeaz gain ondo pasatzea burutuko diren ekintza ezberdinetan.

Etiquetak: