Datorren ekintzak

A25N, Bidasoako hiru plaza, mezu bakarra

Data: 
Asteartea, Azaroa 25, 2025 - 16:45 -tik 19:30 -ra
Non: 
Tren geltokia, Hendaia - Martxoak 8ko Plaza (antzinako posta), Hondarribia - Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista Bidasoa

M8 A25N 2025 kartela

M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoatik Azaroaren 25erako deialdi berezia aurkezten dugu Bidasoan. Hendaia, Hondarribia eta Irun hiru kontzentrazio jarraitu egingo dira, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuz.

Pertsonen aldeko oroimen ekitaldia Irunen, etorkizun hobe baterako bidaian, igande honetan

Data: 
Igandea, Azaroa 23, 2025 - 12:00
Non: 
Skate Park, Santiago Zubia, Irun
Antolatzen du : 
FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz

Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez

Korapilatuz, Bidasoa eskualdeko esku-hartze sozialeko erakunde eta pertsonen gune irekia.- Laugarren urtez jarraian, FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz elkartuko gara, igande honetan, azaroak 23, Irungo Skate Park-en, Santiagoko Nazioarteko Zubitik gertu, eguerdiko 12etan, pertsonen aldeko oroimen ekitaldi batean, etorkizun hobe baterako bidaian, aurtengo lelopean: Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa larunbat honetan

Data: 
Larunbata, Azaroa 22, 2025 - 09:30 -tik 13:00 -ra
Non: 
Palmera-Montero guneko 2, Irun

KARTELAl_EH_hitz gurutzatuen txapelketa

Irungo Euskara Taldea.- Larunbatean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa izango dugu Irunen, Palmera-Montero guneko 2. aretoan. 30 lagun baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, eta berritasun askorekin dator aurtengo edizioa. Gure webgunean aurki dezakezue informazio gehiago.