Datorren urriaren 20ean Parean elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, KIROLA PAR(T)EKATUZ IGANDE SASOI antolatu du emakumeen kirola sustatzeko. Kolon pasealekuan bertan, Irungo kirol-klubek beren eskaintza erakutsiko dute igande goizez, hurbiltzen den orori kirola probatzeko aukera emanez.
Irungo Ostomila txotxongilo taldeak antolatutako Euskal Herriko Txotxongilolarien I Topaketa, emakumeen presentzia eta sormen artistikoa nabarmenduz, urriaren 19 eta 20an Irun eta Hondarribian izango da.