Hileta zibilei buruz mozioa
Hileta zibilak egiteko instalazioak sortzeko proposamenak izan duen harrera eskertu nahi die "Nicolas Guerendiain" Errepublikar Elkarteak Irungo Udaleko zinegotziei.
Gure ustez, lehengo liburutegia oso leku aproposa izango litzateke horrelako ekitaldiak egiteko, bai kokapenari dagokionez, eta baita gure hiriko eraikin enblematikoa delako ere. Horregatik, instalazioak bertan kokatzeko iradokizuna egin nahiko genieke Irungo Udalan ordezkariak dituzten talde politikoei.
- Gehiago irakurriHileta zibilei buruz mozioa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XII. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 40 urte han bizi dira 200.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.
5 auziperatuak eta Askapena absolbituak!
Ezker abertzaleak "espetxe guztietara bisitak" antolatu ditu otsailaren 20rako. Irun eta Hondarribia ere ari dira egitasmo hori prestatzen: Caceres-eko espetxera egingo dute bisita; Aitor Olaizola irundarra dago preso kartzela horretan.
Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena.