Ia 600.000 euro kontratazio irregularretan, uztailetik Hondarribian
Abotsanitz.- Hondarribiko udal gobernuak agintaldi berrian ia 600.000 euro bideratu ditu kontratazio irregularretara. Abotsanitz Udal Taldeak zerbitzu prestazioarekin harremana duten 13 alkate-dekretu errekurritu ditu uztailetik, baina bakar batek ez du erantzunik jaso.
EAEko Herriko Kontuen Epaitegiak 2015ean eginiko txostenak agerian utzi zuen Hondarribiko Udalak kontratazio irregularrak egiteko joera duela. Kontratazio Legeak zehazten du 3.000 eurotik gorako kontratu guztiak konkurtso bidez esleitu behar direla, eta 15.000 euro gainditzen dutenak -Lege zaharraren arabera, 18.000 eurotik gorakoak-, kontratazio mahaiaren bitartez erabaki behar direla. Hondarribiko EAJk behin eta berriz hausten du legea.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- 
Abotsanitz.- Hiru aste pasa dira hondarribiarroi etxean geratzeko agindu zitzaigunetik. Hiru aste, zaborra bota, erosketa egin edo txakurra paseatzeko soilik ateratzea baimentzen zaigula. Gogorra da egoera, baina pentsa dezagun are eta gogorragoa izango dela hori egiteko aukerarik ez dutenentzat. Horiengana guztienagana iritsi behar dugu, herritar sarea osatu, ez dadin hondarribiar bakar bat ere laguntzarik gabe geratu.