AbotsanitzIa urtebete daramagu gobernuan eta ez da aste bat izan, oposizioko lehen alderdiak aukera baliatu ez duenik komunikatu erasotzaile bat bidaltzeko, gaia edozein dela ere. Eta hor dago gakoa: Edozein gaik balio die. Garbi geratu da edukia edo mamia ez zaiela axola, formak baizik.
Oporretako etenaldiaren ondoren, Erletxeak gizarte-prestazioei buruzko Bulego Alternatiboa ireki du berriro. Irailaren 9tik aurrera, ohiko ordutegian, 12:00etatik 13:00etara, aurrez aurre edo posta elektronikoz bulego@erletxea.org.
Larreaundi Auzo Elkartea.- Larreaundi Kurtsoa indarberrituta hasi dugu eta bi deialdi luzatu nahi dizkizuegu. Batetik, urriak 5an, Elitxuko auzo elkartearekin batera antolatutako ekitaldi kulturala Gain Gainean parkean.