Datorren ekintzak

EITBko albistegiak: LABen diagnostiko orokorra eta proposamenak

Txosten hau egiteko arrazoiak:
EITBko LABek txosten berria kaleratu du gaur, bertan komunikabide publikoaren albistegien azterketa eta proposamen zehatza egiten ditu. Betidanik EITBren erabilera partidista egin izan baitute Jaurlaritzan egondako alderdiek, eta hau etxe barruan LABek beti salatu izan du, bakardadean.

Mahaitxo finkoak San Juanen

Behean sinatzen dugun talde politiko hauek (Sí se Puede Irun eta EH Bildu), Leon de Iruretagoiena kaletik Prudentzia Arbidera doan igarobidea oztopatzen duten mahaitxo finkoen inguruan azalpenak eskatu nahi ditugu. Era berean, larrialdietarako ibilgailuei (anbulantzia, suhiltzaileak, polizia,…) pasabidea oztopatzeak herritarren osasun zein segurtasunean eragin dezakeen arriskua ohartarazi nahi dugu.

Txingudiko Bertso Eskolaren Txingudi I eta Txingudi II taldeak, Gipuzkoako Herriartekoan

Gipuzkoako Herriartekoa antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako hainbat bertso-eskola eta bertso-taldek eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ekimenari buruzko informazioa http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/herriartekoa helbidean duzue.

38 taldek hartuko dute parte guztira, eta tartean, Txingudiko Bertso Eskolaren jiran sortutako 2 talde: Txingudi I eta Txingudi II.

Martxoan izango da aurten Krea Bidasoa 2017

Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik-en bidez, KREA Bidasoa egitasmoaren bederatzigarren edizioa antolatzen ari dira. Datorren martxoaren 30ean izango da. Aurreko edizioetan bezala, pertsona ekintzaileek, enpresek eta bestelako organismo publiko eta pribatuek parte hartuko dute, tailer eta jarduera programa zabalean.