Datorren ekintzak

Arlo ezberdinetako 300 irundar ezagun eta erreferenteak erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dago.- Gaurkoan Oiasso Museoan ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO IRUNGO ADIERAZPENA aurkeztu dugu. Burutu dugun agerraldian, 60 lagun ingururen babesarekin, adierazpena irakurri dugu euskaraz (Markos Zapiainek) eta gazteleraz (Elena Berazadik). Hala ere, esan beharra dago adierazpenak ia 300 irundar ezagun eta erreferenteen babesa jaso duela. Oso babes zabala eta anitza beraz.

Aurtengo udarako Irungo AEK-k eskaintzen dituen ikastaroak

Aurrez aurreko klaseak:
 - 3 ordukoak (9:30-12:30 edo 16:00-19:00) 107€
 - 4 ordukoak (09:00-13:00 edo 16:00-20:0) 143€
 - 5 ordukoak (08:30-13:30) 178€

On-line ikastaroak:
 - Bi hilabetetan 8 astez: 76 h. = 251€
     - Lanketak:astean 7 ordu = 56 h.
     - Mintzasaioak: astean 2 ordu = 16 h.

Aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpena

martxoak8_00Irungo EH Bildu.- Ekainaren 28an mundu osoko kaleak, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez etaaldarrikapenez jantziko dira LGTBI kolektiboaren hamarkadatako borrokanabarmentzeko. 2016. urtean 47 urte beteko dira Stonewalleko (New York)matxinadatik. Egun hau askatasun sexualaren mugimenduaren baitan berezia daoso, erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen, trans etaintersexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra egiteko mugarri izan baitzen.

Preso politiko gaixoen askatasuna eskatzeko gose greba hasi dute hiru preso ohik

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.- Gure mugimenduak, amnistia, errepresaliatu politikoen baldintzarik gabeko etxeratze eta hauen sortzea ekarri duen zergatien soluzio moduan definitzen du. Gatazka honen izaera politikoa eusteko tresna garrantzitsuena da amnistiaren aldeko borroka.