Datorren ekintzak

AHTren Aurkako tartalariekiko elkartasun manifestua

fotoEntzutegi Nazionalak azaroaren 18an epaituko ditu Yolanda Barcina tartakatzeagatik 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen zaizkien lau auzipetuak

2011 urteko urriaren 27an, Nafarroako lehendakari Yolanda Barcina tartakatu zuten hiru lagunek, Pirinioetako Lan Komunikatea Toulousen ospatzen ari zen osoko bilkuran. Une batez, merenge gozoz estalia egon zen Barcinaren aurpegia. Ekintza haren bidez, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Yolanda Barcina salatzen zuen, hain zuzen ere Euskal Herrian oposizio zabala jaso duen AHTren inposaketaren erantzule nagusia bera zelako ekitaldi hartan. Toulousen tartalariak aretotik kanporatu zituzten segurtasun zaindariek besterik gabe, eta ez zen protesta ekintzaren ondorioz atxiloketarik eta identifikaziorik egin. Alabaina, Nafarroara bueltan, Foruzaingoak tartalariak atxilotu eta “agintariaren aurkako atentatua” egin izana leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean inputatu zituen, salbuespenezko auzitegi horrek beretzat hartu duelarik akusatuak epaitzeko ahalmena. Gainera, laugarren pertsona bat akusazio berarekin auzipetua izan da geroztik, Toulouseko protestan eta Iruñean ekintzaren arrazoien berri emateko hurrengo egunean egin zen prentsaurrekoan parte hartzeagatik. Egun, Entzutegi Nazionalak azaroaren 18an jarri du epaiketa egiteko data, 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskariekin.

Bertsolari txapelketa nagusiaren finalerako txartelak Sunbilla ostatuan salgai

Bertsolari txapelketa nagusiaren finala abenduaren 15an Barakaldoko BECen jokatuko da.

Jadanik, finalerako txartelak 30€etan salgai daude eta Irunen Sunbilla ostatuan  eros ditzakezu.

Gainera, autobusez joan nahi baduzu, 13€en truke, Sunbilla ostatuan ere eman behar duzu izena.

VI. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

Cartel del concurso literario

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar.

Estatu espainiarrak Egoitza Santuarekin sinatutako akordioak indargabetzeko mozioa

foto

Irungo Errepublikarrak.- Colectivo por la laicidad - Laikotasunaren aldeko kolektiboaren proposamenari jarraiki eta Gipuzkoako hainbat udaletxetan egiten ari den kanpainarekin bat eginez, udaleko taldeei  mozio bat aurkeztea erabaki dugu, taldeek aurkez dezaten eta bultza dezaten urtarrilaren 29an egingo den osoko bilkuran.