Datorren ekintzak

Urkulluren aurrean AHTren protesta egiteagatik zazpi lagun epaituko dituzte datorren ostegunean Donostian

Mugitu!.- Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako  Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik.

Villalabeitiaren soldata iraingarria da

fotoKaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteen ustez Kutxabankeko presidentearen soldata iraingarria da

“Nor izan den” galdetu eta kontrol publiko eta soziala exijitzen dute

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Kutxabankeko presidente den Gregrio Villalabeitiak soldata %73 igo eta 800.000 euro irabaztea guztiz onartezina dela uste dute. Soldata iraingarria da fede oneko zordunekin guztiz gupidagabea den entitate batetan, etxebizitza ordainetan hartu eta alokairu soziala sistematikoki baztertu eta erakunde publiko eta epaitegietatik jasotako deiei entzungor eginda IRPH indizea aplikatzen jarraitzen duen banketxe batetan hain zuzen ere.

IRUNGO GAZTEOK ERE MARTXAN!!!

Aitzina eta Ernai, bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeok, aurtengo udaberriko oporretan Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatu dugu. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko gara eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dugu.