Datorren ekintzak

Grafiti lehiaketa, gazteen sorkuntza artistikoa sustatuko du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak

“Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” da Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu duen mugaz gaindiko grafiti lehiaketa. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Irungo Ahal Dugu-ren Kalez Kale ekimena San Migelera iritsiko da ostegunean

Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da San Migel auzoan, Kalez Kale ekimenaren hirugarren saioan. Uranzu Merkatuan egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 11:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

Arbes eta zabaltza Plaza sinadura bilketako topaleku

hatuhitzairun.- argazkiaMartxa polita hartu dugu duela hiru aste hasi genuen bidean. Aurreko astea 452 sinadurekin hasi genuen, eta 11150ekin bukatu. 3000 sinadurak geroz eta hurbilago ditugu, baina bidea luzea da eta Hartu Hitzak ez dauka bere lana lasaitasunez hartzeko asmorik. Burubelarri jarraituko dugu lanean eta horregatik, asteburu honetan mahaiak bi gune desberdinetan kokatuko ditugu 11:00etatik 13:30tara.

Kalez Kale ekimena Arbesera iritsiko da ostegunean

Foto archivoIrungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Arbes auzoan, Kalez Kale ekimenaren laugarren saioan. Palmera Montero Gunean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kideak, 11:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.