Ume ijitoentzako eskola-boluntario laguntzetako eskaera

Zure denboratik ordubete behar dugu... itzuli egingo dizugu
Gure denborarekin zatoz Irungo Caritas-era ume ijitoei eskola-laguntza ematera.

Zure denboratik ordubete behar dugu... itzuli egingo dizugu
Gure denborarekin zatoz Irungo Caritas-era ume ijitoei eskola-laguntza ematera.
Larunbat honetan:
Menu Punkarra
Olivadargh (azeitunazko patea) + Pisto-Arrozarekin (un clasico) + Bizkotxo Gaztetxeroa + Sagardoa/ardoa + Kafea 0,0 + L.K. KAFEZKO LIKOREA
8 euro

Okzitaniako Tolosan buruturiko tartakaden ekintzaren epai probisionalaren ostean, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak epaiketaren balorazio gazi-gozoa egiten du:
Alde batetik, epai honek AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioan sakontzen duela salatu nahi dugu, azpiegitura honen inposatzaileen arduradunetako bat eskratxe gozo baten bidez seinalatzea agintearen aurkako atentatu larria dela kontsideratzen baita kartzela zigor handiak dakartzana. Bestaldetik, neurrigabeko epai honek inposatu nahi diguten Herritarren Segurtasunerako Lege berriarekin eta Zigor Kodearen gogortzearekin bat egiten du, geroz eta desprestigio handiagoa duen klase politiko ustela gotortuz eta era berean, kritika eta protesta kriminalizatuz.
Bidazi.- Joan den udaberritik honat, “Bidazi” elkartea buru-belarri dabil taldea indarberritzeko asmoarekin.
2013. urtean taldearen aurkezpenak egin ziren Bortziri, Txingudi eta Xaretako hainbat herrietan. Horretaz gain, ekonomia alternatibo eta solidarioaren astea antolatu zuten, hitzaldi eta aurkezpenak emanez (COOP57, Trukeados eta Fiareren eskutik). Lan horren ondotik, 60 bazkide inguru biltzea lortu du elkarteak.
Gaur arte, eguerdiko 12:30tan, Sarjia parkeko sarreran, larunbatero euskal presoen eskubideen defentsan kontzentrazioak burutzen ziren. Antolatzaileen arabera, Moskun aurrera eramaten ari diren lanengatik lekuz aldatzea erabaki dute.
Bihartik aurrera, elkarretaratzeak larunbatero, 12:30tan, Ama Shantalen kaleko zubi gainean izango dira.