Datorren ekintzak

SOS Arrazakeriak zurrumurruen aurkako bl hitzaldi antolatu ditu June Fernández eta Lucía Mbomio idazleekin

LUCIA MBOMIO. Kartela

SOS Arrazakeria.- June Fernandez eta Lucia Mbomio kazetariek euren liburuak aurkeztuko dituzte eta Cony Carranza, Tatiana Bellorin, Esther Mayoko Ortega, Silvia Aguero eta Anaitze Agirrerekin solasaldia egingo dute.

Abenduaren 14an eta 1l8an, 13:30etan, ZOOM bidez jarraitu ahal izango dira solasaldiak. Ilzen-ematea beharrezkoa da genero.taldea@sosracismo.eu helbidera idatziz.

Hondarribiko EH Bildu Hiri Antolamenduko Plan Orokorraz (HAPO)

Hondarribia

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribia Hiri Antolamenduko Plan Orokorrik(HAPO) gabe dago. Lurraldearen antolakundea eta haren erabilerarako irizpide eta lerro nagusiak zehazten dituen araubiderik gabe gaude, hau da, hurrengo urteetarako eredu ekonomikoak, giza harremanak, naturarekiko erlazioa eta gure hizkuntzarekikoak beste gauzen artean, baldintzatzen duen araubiderik gabe gaude. HAPOrik gabe ibiltzea gaur egun GPSrik gabe ibiltzea bezalakoa da. Gaizki egindakoek HAPOrik gabe utzi gaituzte. HAPO egitea, bada, prozesu luzea, korapilatsua eta garestia da. Bertan behera laga digutenak, kasurako, milioi bat euroen bueltan kostatu zitzaigun. Kontuak atera!

Feminismotik burujabetza. Irauli sistema!

SORTU AULKIA

Sortu Irun.-Irauli sistema. Zaintza sistema publikoa’ leloa plazaratu dugu Martxoaren 8 honetan. Izan ere, pandemiak agerian utzi du zaintzarako baliabide publiko eta komunitarioen gabezia larria. Zaintza bigarren mailako zeregintzat jo da historikoki eta emakumeen bizkar utzi izan du sistema kapitalista heteropatriarkalak. Hori gutxi balitz, ofentsiba liberalak gizarte zerbitzuak azpigaratu, pribatizatu eta prekarizatu egin ditu, jendarte osoaren ongizatearen kaltetan.